Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a
"Ondare Aipagarriak Guneak"
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a
"Herri bakoitzak badu bere bizia, badu bere izaitea, badu bere moldea. Kanpotik heldu denak ez ditu
aise hartuko eta beretuko" 'idazten zuen Jean Elissalde, Zerbitzari, Azkaine gure sorterria liburuan. Baina zoritxarrez kanpotik heldu denari ez diogu gure izaitearen, hizkuntzaren oparirik egiten. Adibide bezala, egunero gaten den saltoki batean, pareta batetik bertzera zabalera guzian, xuri, gorri eta urdin kolorea duen girlanda bat zintzilikatua izan da frantsesez urte...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a
Osasunezko urte berri ona
Hola igurikatu nahi ginuke abian den urte berria eta hunekin betan bakea eta elkartasuna. Iragan urtean nabaritu da izurrite jasanezina, hunek arrangura eta etsipen asko sortu ditu gure artean. Halere txertaketari esker, ikusiz zer babes handia emaiten daukun, geroa hobeki asma ginezake. Ororen buru baikor egon gaitezen, txertatze eta kontuz ibiltzeak noizbait gaitz madarikatu hori gainditu behar luke. Anartean, ene aldetik nahi nituzke...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a
Urte berri on, osagarri on!
Irakurle guziei, herritarrei ala urrunetik Herria astekari hunen bidez hemengo berriak segitzen dituztenei, berriketariei eta astekari huntako langileei, desiratzen diegu urte berri on eta zoriontsua.
Penetan diren familiei, eritasunak, presondegiak ala heriotzak jo dituen familiei, kuraia on, atxik dezatela esperantza! Euskal Herriari doakionez, bakea anitz aipu da, bakearen egiteko urratsak hasi ziren duela zonbait urte,...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a
Bertsuzaleentzat urtea ongi hasteko, Suhuskuneko herriko gelan, Ortzaizeko ikastolak bertsu afaria proposatzen du. Entzuten ahalko dira Jon Maia gipuzkoarra eta Patxi Iriart hiriburutarra. Lehenik zintzur bustitzea izanen da (19:00) eta ondotik sagarnotegi afaria (21:00). Afaria eta saioa 28€tan izanen dira. Urtarrilaren 20a aitzin izena eman behar da, deituz 06-77-45-82-26 numerora. Hobe lehenbailehen deitzea, lekuak mugatuak baitira!
...Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a
Urte bukaera
Iragan abenduan zinez egin ahalak egin dira Hazparnen herriaren alaitzeko: merkatu, herri barne lasaia autorik gabekoa, jokoak eliza sahetsean haurrendako, Papa Nöel-en etorrera, Olentzero eta Mari Domingi (hauek izigarriko arrakasta ukan dute), kantari, musikari... Mendeala gelan ere izan da mugimendu, Olentzero Park hor plantatua baitzen bi egunez. Hots usaiaz kanpoko bizia. Bakotxak nahi zuena kausitu duke hor eta heldu den urtekoaren prestatzeko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016