Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 13a
"Ateliers du Temps Libre" elkarteak, urtarrilaren 21ean (20:30), herriko gelan, urteko biltzar nagusiko gomita zabaltzen du. 2021ean egin aktibitateen berri emanen da, administrazio kontseilua arraberritua izanen da eta aurtengo proiektuen inguruan solastatuko da.
...Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 13a
Gabi Etchecolanea "Uhalde" joan zauku. Gizon umila, goxoa, baketsua, bainan errotik engaiatua. Iparraldeko barnealdean abertzale izatea hain gaizki ikusia zen urte haietan, berak asumitzen zuen. Betiko eskemetatik ateratzeko gaitasuna zuen, ideia desberdinak garatzeko eta gauzak (mundua!) aldatzeko borondatea.
Mendiko etxalde ttipi eta malkartsu batean laborari, laborantza biologikoan sartu ziren, Monique bere emaztearekin.
Hiru haur hazi dituzte eta, osoki euskaldunak izan...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 13a
Herriko kontseiluaren mezua
Nola aurten pandemiarengatik ez den agiantzarik izanen, Battitt Laborde auzapezak, bere kontseiluarekin, bai eta herriko enplegatu guziekin, urte berri ona eta zoriontsua saratar guzieri desiratzen du.
Otsailaren 12an, kontseiluak pentsatua zuen erretretatueri tripotx bazkaria egitea, bainan Covid-19arengatik ezeztatua da, badute esperantza berantago egitea.
Bertzalde txertoek...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 13a
Heriotza
Urtarrilaren 5ean iragan dira Suhuskuneko Elizan, Jean-Louis Etchebehere Altzugaratekoaren ehorzketak. Gazterik Parisera joana, han eraman du bere ibilbidea. 1989an sortu zuen argi-indar edo elektrizitate muntatzeko enpresa, bortz langilerekin.
2007an hartua zuen bere erretiroa. Suhuskuneri biziki atxikia zen. Doluminak bere espos lagunari eta bi alaberi.
Bertsu afaria: xehetasun gehitzea
Joan den...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 13a
Urte berria ez dugu ongi hasi, urteko lehen egunean berean heriotze baten berria ginuen, bigarren aldia gertatzen zaukula lehen auzoan diren bi etxetan. Aldi huntan Gexina Goñi Bigoteneko amatxik utzi gaitu 91 urtetara hurbiltzen ari zelarik. Urte multxo huntan etxean gelditua zen, bainan azken hilabete horietaraino sukaldeko harat-hunatak segitzen zituen eta ahal zituenak egiten, bere ezin beste guziekin, bertute eta nahikaria handiko emaztea baitzen. Bainan horra beti zerbait gertatu...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 13a
Thérèse Bidegaray, sortzez Ithurbide, Montanan, Ipar Ameriketan, 91 urtetan zendu da. Karia horretara, Altzietako kaperan, ibiakoitz huntan, urtarrilaren 15ean (10:30), oroimenezko meza emana izanen da.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016