Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a
2021 urteko berri
Sortzeak: 8ukan ditugu. Jourdan Koziak Eiden, Didier, Jeremy (urtarrilaren 13an); Lagourgue Noah (martxoaren 28an); Ledee Revoredo Enzo, Frédéric, Jean-Claude (martxoaren 31n); Viresolvit Hugo, Pierre (apirilaren 30ean); Bellocq Gilen (urriaren 8an) eta Donapetry Juliette (azaroaren 18an) eta beste bi burasoek agertzeko baimena oraino ez emana.
Heriotzak: 4 heriotze izan dira....
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a
Herriko udako sasoiko enplegatuak - Igerileku, zerbitzu tekniko, haurren xokoa eta lezeak gunetan lan egiteko Herriko Etxeak langileak xerkatzen ditu. Hortako herritarra izan behar da, ikaslea, 17 urte eginak, elebiduna (frantsesa/euskara), Herriko Etxean fitxa hartu eta, bete eta berriz bidali behar da, urtarrilaren 31 aitzin, zuen xehetasunekin.
Abenduko egoera zibila
Sortzeak: Beaufils Enea 2021-12-01, Bimboire Arotzarena Ibai...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a
Amua antzerkia
Euskal Herri osoaren itzulia egiten ari den obra, urtarrilaren 30ean Muskildiko herriko gelan geldituko da (17:00). Antzerkiaren mamia: "Anak asteburu batez Iratiko etxola batean, gaztaroko bi maitale gomitatu ditu", hirukote horren istorioa da kontatua. Obra idazleak dira Arantxa Hirigoyen, Manex eta Ximun Fuchs, aktoreak Maite Larburu eta Fuchs anaiak. Euskaraz den obra, 13 urtetik harat deneri idekia da.
Afixa lehiaketa "Simone...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a
Urtarrilaren 22an, Garaziko Gaztetxeak Lakarrako herriko gelan animazio eguna antolatzen du: bazkaria (13:00), Atzabal txarangak animaturik, 06-74-41-93-64 numerora deituz, jateko tokia atxiki behar da eta ondotik (20:00) kontzertu gaualdia: Zamalka (Baxe Nafarroa), Rukula (Gipuzkoa), Frigo (Baxe Nafarroa) eta Lukiek (Bizkaia) taldeekin. Egun osoa 20€, gaualdia 10€.
...Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a
Jende kondaketa
Urtarrilaren 20an hasiko da herriko jendearen kondaketa. Denek parte hartu behar dute, legeak hola dio. Kondatzaile batek etxe bakotxean dokumentu bat pausatuko du ondoko egunetan. Paper hori bete behar da, bainan egoera sanitarioa ikusita, galdegina da ahal duen orori interneten bidez erantzutea. Hori ezin duenak paperezko dokumentuak beteko ditu. Galderarik baldin bada eta xehetasun gehiagoren ukaiteko, Herriko Etxera deitzen ahal da: 05-59-29-17-77...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a
Azkeneko euriteak
Hilabete bat lehenago uholdeek kalte material asko sortu zituzten, oraingoan aldiz alarma gorrian izanikan, izialdurak hartuak ginen. Zorionez ibaia bere errekan doi-doietarik gelditu da, haatik joan den gertakaritik hain hurbil izaiteak, arrangura eta beldurra astintzen du. Klimaren gehiegi berotzea ote da hauen sortzaile eta geroak zer ekar lezake gure ingurumenari? Ororen buru eskapada ederra egin da, halere 400 bat familia argi-indarrik gabe egon...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016