Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a
Sagarno berria prest
Aurten Euskal Herri osoan sagar urtea izan dela diote, hori dela eta sagarno anitz egin dute. Sagarnogileak, beraz, pozik dira. Jadanik sagarnotegi guztietan sagarno berria prest dute guk dasta dezagun. Urruñako Beltzenian ere sagarno berria gure zain dago. Denen osagarri!Erreserbak egiteko: 06-42-44-53-28 edo info@sagardoa.eus.
Euskarazko...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a
Urte xaharra utzi dugu eta berria hartu, bere gora-behera guziekin. Erran behar da birus horrekin eguneroko bizia ez dela errextu. Hori ere behar ginuen ikusi! Horrekin bizi behar? Nor behar da sinetsi eta zer ikusi behar dugu?
Anartean, urtean zehar, laborantza munduan urtea askitxo ona ukan dugu, aldiz uso ehiztariek ez dituzte hozkailuak bete, baina ordez onddoak izan dira. Herriko bestarik ere ez da egin, bainan Olhaberrian momentu goxoak pasatu ditugu. Musean, Oçafrain Mixel eta...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a
Baionako Ikastolen Lagunak
Baionako Ikastolen Lagunak, Oihana ikastolan biltzar nagusia eginen du. Egun berean proposatzen du arrakleta platera eta deserta salmenta, manatzeko 06-42-99-92-08 deitu behar da, azken epea urtarrilaren 21a.
"Bidea da borroka" komikiaren aurkezpena
Bertsolarien Aldizkariak agertu berri duen komikia da, Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiek elkarrekin egina. Bi anaiak gaztetarik elkarlanean arizan...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a
2022ko agiantzak
Aurten pandemiarengatik auzapezek usaiatik kanpo diren moduak baliatu dituzte herritarrei beren
agiantzak helarazteko. Gurean, baliatu du, etxean "selfie"moduan hartu duen bideo labur baten bidezegiteko. Lehenik bere sendagile ahotsa entzun ahal izan dugu. Oroitarazi du zoin diren hartu behar diren neurri guziak gure burua eta bertzeena babesteko. Ondoren aipatu ditu hasi edo(ta) gauzatuko diren proiektuak: bizitegi sozialak, eskolaren eraikuntza...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a
Kantu ikastaldia
Giltzartea eta Jostakin elkarteek kantu ikastaldi berri batzuk proposatzen dituzte, urtarriletik uda arte. Tailerrak eta ikastaldiak euskaraz izanen dira, haur eta nerabeentzat, 7 urtetik goiti. Pantxix Bidart eta Mirentxu Aguerrek animatuko dituzte. Huna noiz iraganen diren: urtarrilaren 22an, larunbata (11:00-12.00); otsailaren 21 eta 22an (10:30-12:00 eta 13:30-15.00); martxoaren 19an (11:00-12:30); apirilaren 18 eta 19an (10:30-12.00 eta...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a
Dolu À¢'€'" Zorigaitzez segida beretik daukagu egungo berri saila, Pierre Amestoy gure xuberotar adiskideak utzi gaitu 88 urtetan. Bere lan bizia Parisen iragana zuen, han zuen gure herritar Texa Poydessus ezagutu, esposatu, familiatu eta beren egoitza gure herrian egin. Halere, ardurenean, Donibane Lohizunen bizi ziren, Heleta ahantzi gabe.
Ehorzketak gure elizan iragan dira, hemen egina baitzuten beren azken egoitza. Jendalde ederra bildu da, otoitz eta kantuetan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016