Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Urtarrilaren 10az geroztik, bizikletak uzteko gune berria ideki berri da, Hendaiako geltokian. Ekipamendu berriari esker, bizikleta klasikoa, trizikloa, tandem, elektrikoa ala motordunak aparkatzen ahalko dira, gune babestu eta seguru batean. 122 leku badira, horietan 40 bateriak kargatzeko modukoak eta bestalde puskak utzi nahi dituenak armairuak badira.
Baldintzak, zerbitzua kitorik da, garraio publiko urteko abonamendua duen pertsonarentzat, egun guziz gau eta egun idekia da. Izen...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Herriko Etxeak urte hastapen huntan herriko aldizkaria agertu du, aitzineko urtean hasi obrak aipagai dira, bai eta proiektu berriak. Heldu den astean xehetasunak emanen ditugu, aste huntan aitzineko urteko egoera zibilaren berri.
Sortzeak: Intza, Odile, Dominika Biancolini; Milo Aguerre; Ethan Escolano; Oihana Goutenegre; Iris, Isabel, Virgine Ruivo Tavares; Anaé Demabre eta Oihan Etchar.
Goresmenak burasoeri eta bizi zoriontsua etorri zazpi...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Agiantzak ezeztatuak
Donamartirin ere urtarrilaren 30ean pentsatuak ziren herriko agiantzak, ezeztatuak dira dakizuen hartutako neurri murritzaileen ondotik. Egun horretan Herriko Etxeak herritar adinduneri usaian eskaintzen duen bazkaria, aurten ere etxeetara ekartzeko moduan antolatuko da, Goxoki ostatuak prestaturik.
Frantziako mus txapelketa
Belhorritz Elkarteak hitzordua finkatu du Frantziako Mus Txapelketaren lehen itzuliarekin....
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Mus txapelketa
Otsailaren 5ean, larunbata (19:00), Ttanttotegian mus txapelketa hasiko da. Izenak eman behar dirasms bidez 06-74-09-81-30 zenbaki huntara. Aurten finala Iholdin jokatuko da, apirilaren 18an. Ez da urrun izanen!
Eskubaloia
Txapelgoa berriz hasia da, horra azken emaitzak pre-nazional mailan. Bi taldek kanpoan galdu dute. Lehenak 25/38 Canejanen kontra eta etxean Irisarritarrak taldeak Lasseuberen kontra irabazi du...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a
Lucas Santtana brasildar kantariaren kontzertua
Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak eta Akitaniako Nazional Esznenak elkarlanean, urtarrilaren 22an (20:00), Harriet Baita karpan, Lucas Santtana artista brasildarraren kontzertua antolatzen du.
Lucas Santtana 1970ean Salvador de Bahian sortu zen. 1960ko hamarkadan Brasilgo diktadura militarraren erreakzio gisa agertu zen, orduetan sortu zen "tropicália"deitu kultur mugimenduko oinordeko bezala. Abeslariak...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a
Eguberriko apainduren emaitzak
Herriko Etxeak, Hendaiako Turismo bulegoarekin partaidetzan, 2. aldikoz antolatu zuen Eguberriko apainduren txapelketa, 19 parte hartze izan ziren (etxeak, apartamentuak eta saltegietako erakusleihoak). Epai-mahaiak hiria zeharkatu zuen, ikusteko bakoitzaren lana nolakoa zen. Lehen saria Denentzat zentro sozialak irabazi du, belaunaldien artean egin lanari esker.
Bixintxo bestak:...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016