Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Lan eskaintza
Usaian bezala, otsaileko oporretan haurtzaindegia proposatuko zaie herriko eta auzo herrietako haurreri. Hori plantan antolatzeko gazteak eskas dira; beraz Herriko Etxeak deia egiten du, otsailaren 14etik 25era animazioan lan egiteko. Motibapen gutuna igorri behar da lehenbailehen jostaleku@ville-hasparren.fr helbidera.
Adinekoen...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Selauru huste - Otsailaren 13an igandez iraganen da, Polikiroldegian, eskola publikoko haurren burasoek antolaturik (9:00-18:00). Interesatua denak, izena eman behar du 06-29-38-18-28 deituz, lekuaren prezioa 18€ da, bertan jatekoa eta edatekoa izanen da.
Xertoak - Saran mementoan xertatzeak geldituak dira, jazko martxotik urtarrilaren 20 arte, 2.380 xerto egin dituzte, hilabetean bi aldiz, ortzegun arratsaldetan. Eskerrak mediku,...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Otsailaren 5ean (20:15) Denen Etxea gelan hasiko da. Parte hartzeko Beñat Apesteguy deitu 06-79-52-03-38 edo han berean.
...Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Heriotze À¢'€'" Munotoko Marie-Jeanne Duclos, sortzez Etcheverry, zendu zaigu joan den astean, 82 urtetan (83 eginen zituen otsailaren 1ean). Gaztetan herriko okindegian, Mentaberrian, egin zituen menaiuak. Ondotik Mañaeneko Domingorekin ezkondu zen eta Munotoa sortetxeko laborantzaren segida hartu zuten. Bost seme-alaba ukan dituzte: Jean-Pierre, geroztik etxaldearen segida hartu duena, Gabriel, Michel, Daniel eta Bernadette. Eta ondotik jinikako 9 haur-ttipi eta 7...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Amikuze oihaneko sindikatuaren egitasmo berria
Ipar Euskal Herriko oihanik handienetan da Amikuzeko oihana. 655 hektarea okupatzen ditu Oragarre eskualdean eta Amikuzeko 21 herri biltzen dituen sindikatuak kudeatzen du. Gabriel Belleau, Behaskaneko auzapezak du sindikatu horren presidengoa segurtatzen du, berrikitan Amikuzeko irratian elkarteak dituen gogoetak aipatu ditu.
Oihan horren kudeaketa ONF egiturak segurtatzen du eta urtean zehar 2000 eztera egur...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
"Lampedusa Snow" ikusgarria
Otsailaren 4an, Syrtes konpainiak Harriet Baita gunean (20:00) "Lampedusa Snow" ikusgarriaren ikusteko parada eskaintzen du. Egiazki iragan gertakari baten istorioa da kontatua, Mohamed etorkina, Alpeak menditik Italiara heldu nahian hotzez hil zen. Corinne Lallemand aktorearen bidez Mohamed-ek bidaian zehar hainbat jende gurutzatu zituen, heiekin ukan harremana du kontatzen, Andy Ngoua dantzari gabondarrak interpretatzen duen dantza...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016