Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a

Feriak

Urtarrileko azken asteburuak ekarri ditu ere Ezpeletako feriak. Baldintzapean iragan direnak, giroa gisa hartakoa izanki denek dakigun bezala. Bildu da halere heinbat jende, lehenik larunbatean, zaldi eta pottoka andana eder batekin, bai eta igandean. Umore ona denetan eta nola ez herriko jatetxe horietan.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a

2021ean egin obrak eta urte berrikoak

Joan den astean aipatu bezala Herriko Etxeak urte hastapen huntan herriko aldizkaria agertu du.

2021ean egin obrak - Herri guzietan bezala, etxeen helbideak aldatuak edo aldatzen ari dira, kontseiluak erabaki du izen plakak euskaraz bakarrik izanen direla. Hautu horren bidez, Luhusoko herrian euskara berriz erabiltzea nahi du. Bestalde, etxeen izenak euskaraz izanez, logikoa iruditu zaio horrela agertzea. Abisua zabaltzen du, bere etxe aitzinean plaka...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a

OZTIBARRE: Pilota berri

Pilotan bi pare xapeldun

Oztibartarrak pilota elkarteak trinketeko xapelgoak ederki bururatu ditu, gaztetan bi pare xapeldun atera baitzaizkio.

Lehenik, Frantziako xapelgoan, artekoak mailan Benjamin Gachen eta Battitt Ayçaguer 40-33 nagusitu dira Mauleko xuberotarreri, partida eder eta aski tinko baten ondotik. Oxkaxeko lepoaren bi aldetako auzoak dira hor borrokatu eta segurenik ondoko hilabete eta urtetan berriz ere horien ikusteko plazera...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a

Heriotze - Mendi Alde eskolako haurrak Beloken - Ate idekiak - AIBA biltzar nagusia

Heriotze

Joan den astean, Marie France Garos Cardenau ehortzia izan da. Aita Landesetakoa, ama Eiheralarrekoa, familia hau Aldudera jin zen aita guarda izanez. Marie France, bi haurretan zaharrena, ofizioz azkenik St. Paul les Dax-eko Herriko Etxean idazkaria izan zen. Duela 67 urte sortua, biziaren gutiz gehiena, bere osagarria ezin begiratuz ereman du, berak baizik ez zazkien baldintzetan. Lanetik erretiratua, Alduden Paul bere senarrarekin eraiki zuten etxean bizi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a

Leire Iribarne heriotza

Heriotza

Joan den larunbatean herrian eta haratago Euskal Herri osoan, Leire Iribarneren heriotzaren berria hedatu delarik, bazterrak inarrosi ditu. Auto istripu batean 24 urtetan hil da. Musikari eta kantari trebea, 6 urtetan musika jotzen hasi zen, ikasketak ere bide hortarik egiten zituela. Talde desberdinetan parte hartzen zuen, besteak beste Kontsumo Orkestran eta Diabolo Kiwitaldeetan. Azken talde hunek, azaroan, "Uhin galduak" azken diskoa plazaratu zuen. 2020ko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a

Heriotze - Pilota txapelketa - Lur eraikigarrien prezioa saltu

Heriotze: Ponpoxeneko Pier Duhalde

Berriz ere Ponpoxenean hunkiak izan dira, hemen berean aipatu genuen Ponpoxeneko Robert Uhart nagusi xaharraren ehorzketa egunean, zendu baita hunen koinata Pier Duhalde, etxe berean bizi zena. 83 urte zituen. Anita Ponpoxenekoak beraz 3 egun barne senarra eta anaia galdu ditu. Pier zenaren ehorzketa elizkizunak, Biarritzeko erretegian iragan dira.

Gure doluminak Pier zenaren 5 anai-arreberi eta hauen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016