Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
Tindaketa
Otsailaren 12an, larunbatez ikastolako burasoek Bungalowen tindaketa auzolanean antolatzen dute.
Goizean (9:00-12:00) eta arratsaldean (14:00-17:00), haur, buraso eta laguntzaileak zahar-etxean diren Bungalowak, umore onean tindatuko dituzte, guneari alaitasun pittat emateko. Ikastolako bi buraso artista laguntzeko hor izanen dira. Tindaketan parte hartzeko, ordutegi zabala da. Bakoitza bere eskuraketaren arabera, egun osoa, goiza, arratsalde edo...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Urzaiz elkartearen biltzar nagusia
Urzaiz elkarteak bere urteko biltzar nagusia eginen du ostiral huntan, otsailaren 4an (20:00), Denenetxea gelan. 2021 urteko bilduma eginen da, bai eta 2022ko egitasmoak aipatuko dira.Kabalkadaren berriak ere emanak izanen dira eta kabalkadan parte hartu edo hartaz berri gehiago nahi duten guziak gomitatuak dira.
Informatika tailerrak
Herriko Etxeak informatika tailerrak antolatzen ditu, urririk,...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Sortze
Goresmenak Joana Biskai eta Txomin Zubietari. Ongietorria egin diote heien lehen semeari. Deitu dute Andde. Aitak erran daukunaz, haurra bera bezain perfeta dela.
Heriotze
Bi dolu herrian. Otikorone Bidabehereko Carmen Elissetche (Ospital sortua) pausatu da, 91 urte zituen. Gure doluminak familiari.
Bestalde, Serge Aranyossy zendu da, 77 urtetan. Sortzez Parise aldekoa, urte andana bat huntan Izpegiko errekan bizi zen eta...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Arnaga laukotearen kontzertua
Larunbatean otsailaren 5ean, elizan (20:30), Arnaga laukoteak "De Bach a bacri" kontzertua emanen du. Kontzertuan 12 geldialdiren bidez, musikaren hari-instrumentuaren historia kontatzen du.
Xehetasunak eta lekuaren atxikitzekowww.ospb.eus bidez.
Eskubaloia
Erregional mailan neskek irabazi dute 26/24 Mios-eko taldearen...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Kaskarotak etxez etxe
Urtero bezala, aurten ere, hilaren 5ean, larunbatarekin, kaskarotak eta zirtzilak herriko etxez etxe ibiliko dira kantuz eta dantzaz. Itzarri berria den hartza ere haiekin batera ibiliko da orroka. Ihauteriko errito hau oso zabalduta dago Lapurdiko herrietan, neguaren eta udaberriaren arteko borroka idurikatzen du. Zirtzilak neguko indarrak ditugu eta kaskarotak berriz udaberria iratzartzen digutenak. Hazia elkarteak antolatzen du urte oroz....
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Populazioaren kontaketa
Beste herri anitzetan bezala Hendaian ere eginen da, horretarako 6 pertsona hartuak izan dira. Herriko Etxeak aitzin gutun baten bidez norbait pasako dela jakinaraziko du. Bestalde biztanle kontaketa kitorik dela abisua zabaltzen du, dirua eskatzen duteneri ez erantzutea galdegina da.
"Kultura pass" abiatua
2022ko urte hasieraz geroztik, "Kultura pass" 14 eta 18 urte duten gazteentzat erabilgarria da....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016