Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Ehun urte
Beren bizian mende oso bat bururatzen dutenak ez dira anitz, bainan zonbait beti badira. Urtarrilaren 19an Uztaritzen Stephan Cwiklinski jaunak ospatu du bere mendeburua, bere familiako batzuez inguraturik eta Denise Cedarry CCAS-eko axuantaren presentziarekin. Burasoak polonesak zituen bainan bera Alemanian Stoppenberg herrian sortua da, 1922ko urtarrilaren 19an. Gazterik Frantzia iparraldera etorririk, bere aita arizan zen bezala, 14 urtetan hasirik, 36...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Duela urteak Baigorrin eta ondotik Baionan etorkinak errezebituak izan ziren, aldi huntan Bidarteko herria prest agertu da. Herriko udako haurren egoitza batean egonen dira, Herriko Etxeak otsailaren 20a arte baimena eman du, aho batez kontseilu guziak bozkatu duena.
Estatuak du galde hori egina, etorriko diren 50 bat pertsona horiek Calais eskualdetik heldu dira, Harrera eta Orientazio Zentroa (CAO) deitu planaren baitan sartzen da. Atherbea sozial ekintzaren zentroa pertsona horietaz...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Heriotze
Xan Cordova hilabete hunen lehen egunetan zendu zen San Franciscon, minbiziaren kontra urte batez borrokatu ondotik, 80 urte zituen. Marlène andrea eta Danielle eta Nicole alabak penetan uzten ditu. Eraunaldeko Kaikuenean sortua, gazte joan zen Ipar Amerikera artzain gisa, paisaia-lorezain ofizioa hartzeko ondotik. San Frantziskoko euskal kultur zentroaren sortzaileetarik ere izan zen. Bere hango lagunek Xan-en irria eta begien distira aipatu dituzte,...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Antzuola eta Aiherra: bi herriak juntatuko dituen oinezko ibilbidea
Duela 38 urte, 1984an hasi ziren Aiherra eta Antzuolaren arteko harremanak eta loturak. Geroztik urte guziz bi herrietako lagunak biltzen dira, adiskideak, adin guzietakoak... besta, ekintza, bazkari ala ikusgarrien inguruan, aldizka han eta hemen. Bi herrien arteko istorio hau, funtsean, "Aiherra Antzuola, mugak zubi" liburuak eta dokumentalak ederki kondatzen dute. Zonbat elkarretaratze, gertakari,...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Txilindron lehiaketa
Hartzaro festibalaren barnean, Latsa elkarteak aurten antolatzen du sukaldaritzan bere 16. txilindron lehiaketa. Otsailaren 27an iraganen da, igandearekin, bederen egoera sanitarioak nahi badu. Parte hartzeko eta araudiak eskuratzeko, izenak eman behar dira lehenbailehen helbide huntara: latsa@orange.fr.
Ur Begiren biltzar...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Frantsesenia lizeoaren ate idekitzeak
Frantsesenia lizeoak ate idekitzeak antolatzen ditu, urtarrilaren 28 (16:30-18:00) eta 29an (9:00-13:00). Hirugarreneko ikasleeri eta ber-orientazio fasean diren lizeoetako ikasleeri idekiak dira.
Osasun arauak errespetatzeko, aitzin telefonoz hitzordua hartu beharko da 05-59-37-22-35 zenbakira deituz edo Frantsesenia lizeoko webgunearen bidez frantsesenia.com.
Gaur egun, Frantsesenia lizeoan, 120 ikasle dira,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016