Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Bestarik ez bainan...
Aurten beraz, Bixintxo-bestak ezabatuak izan dira Ziburun, ez zitekeela bestela egin. Besta horiek badute haatik zernahi aipaldi, iduriz segurik lehen tokia daukate batzu eta besteen arteko solasetan. Gainerat, eta denen buru, errekontruz kanpo besta horietako giro berezia doi bat bederen kausitzen ahalko da hamar bat egunez hiri barne hortan. Ausagailu frangoren eskaintzera heldu diren ofizialeak hor izanen dira alabainan. Otsailaren 4tik 13rat....
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Antzerkia
Otsailaren 4an (20:00), Azkaingo talde feministak, "Birritan bortxatua" antzerkia antolatzen du, Kilika gaztetxean. Aldatzen Laguntzen antzerki taldeko Saioa Roy eta Ion Martinez aktoreak izanen dira taularen gainean. Beren herriko bestetan bortxatua izan den emazte batek, salaketa jarri eta epaiketa nola biziko duen kontatzen du antzerki dramatiko eta ikusi beharreko honek.
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a Igandean Landarbaso abesbatza elizan Emozioaren inguruan eraikia du bere proiektua, nun interpretatuko dituen obra desberdin frango. Otsailaren 6an (18:30) eliza berotuan, obra tradizionalak, erromantikoak eta garaikideak emanen ditu, pianoan eta a-capella. Ikuskizun zoragarriaren zuzendaria Iñaki Tolaretxipi izanen da, Euskal-Herriko eta nazioarteko konpositoreek beren laguntza eskaini dute hunen prestatzen. Erran gabe doa, goi-mailako ikustaldia izanen dela, jadanik...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Landarbaso abesbatza - Ihauteriak - Udako sasoia - Bertso Krakada - Iragan ekitaldiak
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Stop Pub kolektiboa
"Stop Pub" kolektiboa, borrokatzen dena hirietako publizitateak desagertuak izan daitezen, joan den astean karrikan pasatzen ziren jendeak galdekatu ditu, publizitate pano horieri buruz beren iritzia eman dezaten. Diotenaz gehiengo handia kontra litatzeke.
Table du soir
Negua hor dela eta, "Table du soir" elkarteak, Herriko Etxeak prestatu aterpean egunero eguerditan 15 bat...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Mobilizazio handia Donapaleun ahate hazleen sustenguz
Hegazti hazleak kexu agertu dira joan den ibiakoitz arratsaldean, urtarrilaren 29an, ELBek, Donapaleun antolatu manifestaldian. Sustengatzaileak nonbrean jin dira, 1.500 bat prentsaren araberan. Aitzineko ostegunean jada, 150 bat lagun bildu ziren Lohizunen, Julen Perez eta Sabrina Larzabalen sustengatzeko, duela hiru urte Beti Aintzina etxaldean plantatuak diren gazte hauek, beren ahateen hiltzera behartuak izan...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Otsaileko oporrak
Heldu dira, eta aldi oroz bezala, buraso askorentzat haurren zaintzearen apailatzeko garaia da. Herriko Josta Lekuak eskaintzen du zaindegia, haurrak aktibitate askoren inguruan abusatzeko, otsailaren 14tik 25era. Hortarako izena eman behar da: hazpandarrentzat otsailaren 7a arte (lehentasuna badute) eta gero tokien arabera, auzo herrietakoak: 7tik 10a arte. Horren egiteko gune huntara joan behar da eta familien atarian sartu
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016