Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Mus txapelketa
Mus txapelketa, La Perle gelan, Ametza ikastolak antolaturik iraganen da urtarrilaren 30ean (14:00). Lehen saria 400€, bigarrena 200€ eta beste anitz sari izanen dira. Edozein xehetasunentzat deitu 06-83-52-95-78.
Erakusketa: arte digitala
Andereseroarenean urtarrilaren 30a arte, Bernard Ziapkoff artistaren "Arte digital esperimentala" erakusketa bisitatzen ahalko da, aste barnen (15:00-19:00) eta asteburuetan...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Jendea saldoan Beloken À¢'€'" Igande arratsaldean jendea saldoan bildu da Beloken, hirurehunez gora, Aldudetik ateratako 17 fraile beneditarren oroimenez eta oro har Beloketik iragan fraile guzien omenez. Aldudeko ibarreko kantari zenbaitek eman dituzte kantu batzuk, Aldudeko klika ere hor ginuen, eta Bezperak airoski kantatu dira, Xalbat Berterretchek gidaturik, Etienne Rouseau organoan, Tote Saldubehere aldudar apeza buru. Mikel Erramouspek...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Bonnat-Helleu museoa: arkeologo miaketa
Bonnat-Helleu museoko lanak gelditu behar ukan dira, Erdi Aroko hondarkinak atzemanak izan baitira. Etorri diren arkeologoek Dominikarren komentu baten aztarnak aurkitu dituzte eta harrigarriagoa dena hilobiak.
Arkeologoek, bi eraikuntza mota atzeman dituzte, alde batetik 1545 urteko berreraikuntza aitzin komentuaren zati bat eta bestetik eraikin zibilak. Aurkikuntza horietan auzo baten aztarnak agertzen dira, karrikako...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Goazen aitzina
Aste huntan, joan den astean bezala eta ondokoan berdin, Bixintxo bestak beharko gintuen aipatu. Bainan bestarik ez da, untsa peningarri baita, eta denek etsi bat hartu behar! Goazen aitzina halere, egun hobeak laster jinen direlako esperantzan. Agian heldu den hilabete hortan ihauteria ospatzen ahalko dugu eta geroxago, Pazkokari, Mariñelako bestak!
Zikin bilketa
Ziburun ere, Euskal Elkargoaren erabakiak berme, neurri...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Kirol munduaren berri
Egun hauetan etxez-etxe ibili dira "Spuc Kirolak" batasuneko kide andanak, beren urteko aldizkaria eta egutegien banatzen. Aipatzekoa da liburuxka hunen egiteko zer lana daramaten, hemen zehazki7 sekzioek eramaiten dituzten aktibitateak plazaratuak dira, ongi ilustraturik. Omenduak izan dira joan diren bi kide, elkartearen zutabe izan direnak urtez-urte. Christian Bonnehon-ek 22 urte eman ditu elkartearen zerbitzari, bereziki esku-baloia kudeatuz....
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Herri aldizkaria banatua
Herri aldizkaria, lau-hilabetekaria, banatua izan da iragan asteburu huntan herritarren posta-kutxetan. Auzapezaren agiantzen ondotik, herriko bizitzari doazkion arlo nagusiak jorratuak dira. Ez naiz, bistan da hemen xehetasunetan sartuko, baina huna gainez-gain gai nagusienak: berriak (uholdeak, treinaren gelditzea, Balaki trinketa...), hirigintza (zertan gira hirigintza planarekin, herri erdigunearen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016