Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
Zuzenketa À¢'€'" Joan den asteko sortzean, hemen aipatu dudalarik aitaren izena, petto bat egin dut. Irakurri behar zen Julien Sarçabal (Sabalçagarayren ordez). Bikote gazteak ongi etorria egin dio Bixinoa etxe berrian, Manaldeiko auzoan, Mikele ttipiari.
Barkatu eta goraintziak familia osoari. Froga gure astekaria irakurria dela.
Dolu À¢'€'" Urtea hasiz geroz, joan den astean bosgarren ehorzketa ukan dugu. Paul Capdevielle Yemaitekoa,...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
Odol biltzea Denen Etxean
Garai hauetan hain beharrezkoa den odola, eskas da. Biarritzeko odol zentroak jakinarazten du osagarrian diren herritarrek eta herri auzokoek, Aiherrako Denen Etxean odola emaiten ahalko dutela, otsailaren 15ean, asteartearekin (8:00-11:30) eta otsailaren 16an, asteazkenarekin (15:00-19:00). Ongi etorri deneri!
Santibate: 30 zirtzilek herria animatu
Joan den ibiakoitzean,...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
Joan den ortzegunean, otsailaren 3an, iragan dira Anne-Marie Larrondo Uhaldekoaren ehorzketak, 88 urte zituen.
Ostatua atxikia zuen 50 bat urtez. Senarra Jean-Pierre, zurgina, duela hogei eta hamarurte galdua zuen. Jatetxea saltzearekin, erretiratua zen Hazparnera Maite eta Alain bere haurrekin.
Azken urteak xahar-etxean pasatu ditu.
Doluminak haurreri eta Etxemendigaraiko familia guziari.
...Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
Kontseilu Sozialista gazte elkarteak otsailaren 19an, Xaneta gaztetxean etxebizitzari buruz eztabaida gunea antolatzen du. Lehen mintzaldia (10:30) "Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren egoera ikuspuntu kritiko batetik" gaiaren inguruan solastatuko da. Ondotik (12:00), Erraki Esklabak (Azpeitia) eta Gasteizko Etxebizitza sindikatuaren proposamenak aurkeztuak izanen dira. Eguna bururatzeko bertsu bazkaria proposatua da (13:00), Txaber Altube eta Oier Urreizti bertsulariek animaturik.
...Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
Orange operadorea
Herriko Etxeak jakinarazten du Orange operadorearen kontseilari bat Denen Etxeanegonen dela, otsailaren 17an ortzegunez (10:30-17:30), norbaitek kontseilu edo xehetasunak galdatu nahi baditu.
Eskubaloia
Larunbatean Irisartarrak 1 taldea arizan da Charentes aldean, nazional 2 mailan, ongi ihardoki ondoan32/36 amore behar ukan dute. Irisartarrak 2 taldeak pre-nazional mailan 32/32berdinketa egin du Begles...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
Musika gaualdia Pagolan: preso ohi eta errefuxiatuen sustenguz
Preso ohi eta errefuxiatuen sustenguz ari den Ipar Euskal Herriko HARRERA elkartearen alde, ZEN (Zuek Etxean Nahiz) elkarteak musika gaualdia antolatzen du, ibiakoitzean, otsailaren 12an (20:00), Pagolan. Ariko diren artistak: Mixel Etxekopar, Galtxet, Niko Etxart, Anje Duhalde, Aitor Gorosabel, Xabi Bastida, Amets Arzallus, Odei Barroso eta Xiberoots.
Azken urte luzeetan eta gaur egun oraindik,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016