Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 13a

Hendaia: Daborrada ezeztatua - O'Bistrot - Eusko

Danborrada ezeztatua

Lehen ekitaldia 2007an iragan zen, Bixintxo besten karietara, urtez urte arrakasta handia bildu du. Kausitze hori Txema Egiguren jaz hil zenari esker izan da, gaitzeko lana eraman baitzuen. Milaka pertsona biltzen duen aurtengo ekitaldia, izurritearengatik ez da iraganen. Halere antolatzaileak gogoetatzen ari dira, martxoan zendu den Txemari omenaldi baten egiteko formatua zein-nolakoa izaiten ahal den.


"O'bistrot" deitu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 13a

Ezpeleta - Emazteak itzaletik argira

Emazteak itzaletik argira: erakusketa

Bask'Elles elkarteak antolatzen duen erakusketa ibilbidean, toki bakoitzeko emazteak ohoratzeko xedea du. Aldi huntan Ezpeletan gelditu da. Urtarrilaren 10ean hasirik 29a arte ikusgai izanen da, Jauregiko lehen estaian, astelehenetik ostiral arte (8:30-12:30 eta 14:00-18:00) eta larunbat goizetan (9:30-12:30).

1929an Ezpeletan sortu Agna Etcheberry-Le Guyader-en ibilbidea da argitan ezarria. Hamabost haurrideko familian...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 13a

Uztaritze - Ezeztatze - Auzo batzordeak - Erakusketa

Ezeztatze

Herriko Etxeak eskaini beharrak zituen urte berriko agiantzak, urtarrilaren 29an, larunbatarekin, osoki ezeztatuak dira, Covid-19aren eragin txarragatik. Hautetsiek berriz egiteko itxaropena atxikitzen dute, 2023ko. Agian bai!

Bestalde CCAS herriko ekintza sozialen zentroak eskaini beharra zuen larunbat huntan, 15ean, arratsalde goxo baten pasatzeko parada, hirugarren adinekoeri, Bilgune gelan errege bixkotxen jastatze batekin. Arrazoi berarentzat...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 13a

Beloke monasterioa

Euskaldunek Belokeri eskerrak

Badakikezu Beloken gelditzen diren 13 fraileak hortik joanen direla zonbeit asteren buruan. Ikusiz zer inportantzia ukan duen Belokek Euskal Herriarendako eta lan ikaragarri hortaz eskertzeko, elgarretaratzea antolatzen da, urtarrilaren 23an, igandez (15:00).

Beloken bezperak euskaraz emanak izanen dira. Aldudar talde batek nahi ukan du ekitaldi hau antolatu, alde batetik Aldudetik jalgi 17 fraile Beneditanoen oroimenez eta denbora...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 13a

Maskarada

Maskaradak

Jaz barkoxtarrek aldi zen maskaradak emaiteko, izurritearengatik trabatuak izan ziren, azken emanaldia joan den larunbatean eman dute.

Bat bururatu eta, horra nun Atharratze-Alozeko maskaradak urtarrilaren 16an, Atharratzen hasiko diren. Lau hilabetez 12 herritan ibiliko dira, Gamere-Zihigan azken ikuskizuna emanen delarik.

Maskaraden egutegia herriz herri eta asteburuz asteburu emana izanen da:

- Urtarrilaren 16, igandea:...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 13a

Herioatza

Eritasunak emeki-emeki gaina harturik, bereganatu du Suhubiette Béatrice, Oihanburuko ama familiako gaztea, 41 urtetan.

Isil-isila, Baigura xolan zeraman bere bizia, bere osabaren sustengu, artzaingoa zuela zinez maite zuen ofizioa.

Ehortz egunean jendalde ederra bildu da, otoitz eta kantuetan parte hartuz, Béatrice adiskideari erakutsi baitiote atxikimendua, eta sustengua hain bortizki doluan jarri den familiari.

Gure dolumin bihotzekoak eskainiz orori, otoitza doala...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016