Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a

Irisarri

Pilota: finalerdietan 5 pare

Duela 15 egun, esku-huskako jokalarien emaitzak aipatu ginituen. Aldi huntan, neskenak beharko ditugu gehitu. Hauek ere, final-laurdenetan irabazirik, 3 pare Frantziako txapelketako finalerdietan aurkitzen dira.

Ttarroetan, Kleina Oxandabaratz-Xana Labat, Urruñarrak-en parean ariko dira. Gazteetan, Hastingues-en aurka, Ainarra Labat-Katixa Etcheverry-Bortheiry. Artekoetan, Kapito Harriren aitzinean, Maitena Mollon-Maia Muscarditz....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a

Hendaia

Bazkari eta bertsu saio

Gaztelu Aretoan, Ipar Euskal Herriko Harrera elkartearen aldeko bazkaria (13:30) eta bertsu saioa (17:00), urtarrilaren 15ean antolatua da. Bazkaria eta bertsu saioa 22€tan da, bertsu emanaldia bakarrik 5€. Aitzinetik izena eman behar da deituz 06-18-67-66-15 edo iparharrera@gmail.com. Parte hartuko duten bertsulariak hauek dira: Unai Iturriaga,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a

Aldude

Heriotza

Urtea berri ilun batekin bururatu dugu. Duela zonbait egun, Ipar Ameriketan, Adrien Arretche zendu da. Aldude Eremedioinean sortua zen, 5 haurridetako familia batean. 18 urtetan Ipar Ameriketara joan zen artzain, ondotik ostalergoan lan egiteko. Chino herrian bizi zen, seme baten aita, 80 urtetan zendu da. Adrien zenarentzat, meza emana izanen da urtarrilaren 15ean, ebiakoitzez (17:00), Aldudeko elizan.

Doluminak familiari....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a

Amikuze

Jean Errecart lizeoa sariztatua

Berrikitan jakin dugu Sud-Ouesten bidez, Jean-Errecart lizeoa sariztatua izan dela Frantzia mailan lekuko arrazen kolektiboak antolatu laborantzako irakaskuntza lehiaketan. BTS-ACSE formakuntza segitzen duten lehen urteko ikasleek parte hartu dute lehiaketa hortan. Gaia: mendi eskualdeko arrazen interesa klima aldaketaren eta trantsizio ekologikoaren desafioak gainditzeko. Gure departamenduan, Urdiñarbeko ardi zentroak du deialdia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a

Donibane Lohizune

Abitxuren erakusketa

Nork ez du entzutea Xabier Soubelet margolari-kantaria, idazlea eta olerkaria, Abitxu izenarekin ezagutua. Badu orain 45 bat urte pasa margotzen duela, 2.500 bat margo ekoiztuak ditu. Bere margolari ateleria Baztan-en du, uda guziz gune horretan erakusketak antolatzen ditu. Oraingoan Donibane Lohizunen ditu bere obrak ikusgai ezarriak, Colibri galerian (10:00-12:00 / 15:00-19:00), abenduaren 28a arte.

Jakes...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a

Izturitze

Eguberriko izaiak

Itxura, izari eta kolore guzietako izaiak, orotara 30ez goiti, herri erdian agertu dira azken egunetan. Alegiazko izai horiek herritarrek asmatuak dira eta zur puska zaharretarik eginak.

Herria zeharkatzen duen bide handiaren bazterrean ikus daitezke, bereziki Harpealde trinketaren aitzinean. So bat merezi dute. Herriko Etxearen deia entzuna izan da. Karia hortara beharra zen herritarren elgarretaratzea haatik ezeztatua izan zen oraiko osasun...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016