Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a

Baiona

Nazioarteko etorkinekin elkartasuna

Joan den larunbatean mugimendu desberdinek deiturik, manifestazioa iragan da etorkinen alde.

Pankarta batzuk pausatuak izan dira: "Edonun sortua, edonundik etorria, gure herriari Elkartasuna deitzen zaio". "Gure herria zubiak eraikitzen ari da, ez harresiak, ez eta mugak". "Edonola sortzen ziren tokitik, gure herria existitzen da, Elkartasuna izena du". "Gure herriak ez du gerrarik egiten, arrazakeria, esplotazio, injustizia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a

Baigorri

Ez dugu joan den asteko alean Baigorriko berririk eman ahal izan arrazoi tekniko batengatik. Barkamenak gure irakurleeri.

Heriotze

Belexiko Xan Zedarri edo denek deitzen ginuen bezala, Xan Xuhi ehortzi dugu joan den ortziralean. 82 urte egin behar zituen heldu den hilabetean.

Gure dolumin bizienak Xan zenaren familiari.

Sortze

Ongi etorri berriki sortu den Hodei ttipiari. Urdoze...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a

Itsasu

Uholde eta eurite handien ondotik

2021eko abenduko uholde eta eurite larrien ondotik, Itsasuko herria "hondamen naturalaren" (catastrophe naturelle) ezagupena ardietsi duten herrien artean kokatzen da.

Herriko Etxeak abisatuak ditu kalte larriak jasan dituzten herritar guziak, zeren eta kalte deklarapenak egin behar dira asurantzari abenduaren 27a barne.


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a

Uztaritze

Eguberriko mezak

Ohiduraz haurren Eguberriko meza emaiten da Uztaritzen aitzineko igandean, adibidez aurten 19an izan behar zen. Covidarengatik aurtengoa berriz ere ezeztatua da. Haurrak gomitatuak dira parte hartzera Eguberriko beste mezetan, bainan beren burasoekin egonez. Huna parropian Eguberriko ospakizunen tenoreak: ortziralean Uztaritzen Bixintxo elizan (19:00); larunbatean Haltsun (9:00); seroren komentuan (10:00); Arruntzan eta Larresoron (10:30). Eguberri on...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a

Senpere

Eñaut Elorrieta kantari Elizan

Abenduaren 28an (19:00), ikusten ahalko dugu Ken Zazpiko kantari-musikari ospetsua, eliza berotu barnean. Haatik ez da bakarrik izanen, lehen partean Senpereko pilotariak kantuz deskubrituko ditugu, sorpresa ona, uste ez ginituen artistek xarmatuko gaituzte. Panpik erakutsi bidea segitzen dute, nola izan daiteken pilotari eta kantari maisua denbora berean. Euskal kantuez gozatzeko parada huts ezina da, urte hondar hunetan, parte hartuz...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a

Hazparne

50 urte elgarrekin

Iragan hilabetean bildu dira Herriko Etxean bide luze hori elgarrekin iragan duten bikoteak. Urrezko goresmenak merexi dituztela erran da eta opariak ukan dituzte. Hara nor diren bikote horiek: Joseph Castro eta Danielle Loubet, Etienne Eliceiry eta Laurence Larre, Jean Urruty eta Jeannine Leiza, Jacques Vignes eta Marie Louise Durruty, Jean Pierre Ainciart eta Marie Thérése Léon, Joseph Alzuri eta Marie Madeleine Etcheverry, Jean Barrière eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016