Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a
Karriketan kantuz.
Hilaren 11n, larunbatarekin, herriko karriketan barna ibili ziren Hazia eta Gaztetxekoak kantuz eta umore onez. Eguberri giroan bete-betean eta Olentzerori deika.
Olentzero laster Urruñan
Jakin dugunez, Olentzero jadanik abiatu da Xiberoko mendi elurtuetatik eta Lapurdiko itsas-hegiko herrietara heldu da. Bere astoa opariz betea omen dakar, gibeletik doa Mari Domingi laguntzaile gisa....
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a
Kontserbategi berri bat
Denboran, arrain kontserbategi frango bazen Ziburun. Azkena, Saupiquet, zerratu zen duela 24 urte. Eta horra nun berri bat muntatu den denboraren buruan, Kusiak deitu dutena, elgarren kusiak baitira sail horri plantatu direnak, Yann Piron eta Marianne Maillard. Kontserbuko finak nahi dituzte egin, ez direnak edozoin saltegitan kausituko bainan ba zinez herrikoiak direnetan. Kalitate hoberenaren arrangura handi batekin. Oraiko tokia hertsiegia...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a
"Berdintasunerako bideak, emazteak itzaletik argira" erakusketa
Bask'Elles elkarteak emazteak argitan ezartzen dituen elkartea da. Joan den ekainean jadanik Catherine Lapistoy emagintsa eta Marijane Minaberry idazleari buruz erakusketa egina izan zen. Aldi huntan Elissetche Gracieuse eta Marie-Jeanne ahizpak dira ohoratuak izanen.
Gerla denboran erresistentzian anitz inplikatu ziren, 1943an arrastatuak izan ziren. Biarritzen presondegiratuak, gero Bordeleko Fort...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a
Sortze À¢'€'" Bigarren mutikoa sortu zaiote Marina eta Peio Larreren familian, Landartian. Landa eta pentzeen erdia plazatik ez urrun, pasa dezala Maïel ttipiak bizi luze zoriontsua. Zorionak aitameri, goraintziak aitatxi-amatxieri.
Mezak À¢'€'" Ibiakotzean (17:00) Heletan; igandean (9:00) Landibarre Behaunen eta (11:00) Iholdin.
...Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a
Uholdeak
Eurite nasaiak eta uholde handiak izan dira gure herrian beste anitzetan bezala joan den ostegun eta ostiralez. Lur litatzeak edo lerratzeak izan dira geltokiko gainaldean eta Berandotzeko bidean. Errobi ibaia ere atera da bere erreketatik eta alorrak eta etxeak hunkitu ditu, bereziki Gibelarte, Izoki, eta Errobi Xolako auzoetan. Herritar batzuk kalte larriak jasan dituzte segur. Orain izanen da makurren neurtzeko tenorea, eta ikusi behar nork eta nun beharko...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a
Téléthon
Elgarrekin elkarteak antolatu zuen mus lehiaketa herriko salan, Téléthon delakoaren alde, abenduaren 5 huntan. Jende alde ederrak parte hartu du, 24 pare baziren mus partiden jokatzeko eta beste anitz herritarrek parte hartu dute beren eskukaldiaren emaiteko, dela ogitarteko, mahatami egiteko, edatekoan xerbitxatzeko eta beste. Arratsaldea luzatu dute gustura, gautik harturik. Ekintza horren bidez 1.115€ bildu dira. Denak pozik ziren elgarrekin oren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016