Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a

Beste emigrante batek bizia galdu

Aitzineko astean jakin da aldi bat gehiago emigrante batek bizia galdu zuela Bidasoa zeharkatzen ari zela. Santiago zubian 1.000ko bat pertsona hurbildu dira etorkinen alde ari diren elkarteen deiari erantzuteko."Aski da! Sécurisation du parcours", banderolaren ondoan hitzaldiek gogoratu dute, emigranteek kontrolak eta arrastatzeak saihesteko, urte hasieratik 7 pertsona hil direla. Azken denbora hauetan elkarte eta hautetsi batzuk migratzaileen garraio segurua gogoetatua izan dadin eskatzen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a

Urria Arrosako emaitza

Urri guzian, bularreko minbiziaren kontra ekimen desberdinak antolatu dira. Joan den astean Philippe Kehrig turismo bulegoko ordezkariak, Kotte Ecenarro auzapezak eta herriko hautetsiek, Geneviève Eguymendia Minbiziaren Aurkako Ligako tokiko ordezkariari 6.426€ko txekea eman diote.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a

Onddoenea

Hogoi bat herritarren artean iragan da bilkura joan den ostiralean, Onddoeneko proiektuaz pundu baten egiteko. Jean-Michel Anchordoquy auzapezak kudeatu du bilkura, sahetsean zituela Francis Carricart (Hemen), Ximun Carrère (Adeiko) eta Elena Charritton (coworking), hiruek beren laguntza ekarki baitute proiektu horri. Lehenik pundu bat egin da orain arteko desmartxez, bastimenduari, inguru hurbilari eta barnean egin ditezkeen aktibitateeri buruz. Gogoeta eta ikertze urrats frango,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a

AMUA euskarazko antzerkia

Heldu den larunbatean (20:00), AXUT konpainiak AMUA antzezlana aurkeztuko du, Denen Etxean, Kabalkadako antolatzaileek eta Belzuntze elkarteak gomitaturik.

Anak, bere gazte denborako bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla... Elgar asko maitatu dute, elgar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a

Téléthon gure herrian

Heldu den asteburuan téléthonari buruzko mugimenduan manera ezberdinetan gure herrian parte hartzen ahalko da. Ostiralean lehenik, dantza errepikarenkari (19:30), Denen Etxean, Herriko Etxeak kutxa bat utziko du, gela handiaren erdian, dantzariek eta herritarrek beren laguntza hor sartzeko gisan. Biharamunean, larunbat goizean (9:00), Aihertarrek bizikletan eremanen dute kutxa auzo herrira, Oragarrera. Herri huntan sekulan ez bezalako ekintzak antolatuko dituzte, Téléthon egitura handiko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a

Pilotarietan, bi ekipa finalean

Abarratia pilota batasuna lorietan da. Joan den astean nesketan ekipa bat Euskal Herriko txapeldun bilaturik, horra orain mutikoetan 2 parek finalerdietan irabazi dutela, joan den igandean, Senpereko trinketean. Gazteetan, Xalbat Duhalde eta Mattin Echevertz Sarako Izarrari 40/31 nagusitu dira, eta Artekoetan Mattin Durruty eta Xabi Harguindeguy Oztibartarrak batasuneko ekipoari 40/28. Finalak abenduaren 12an iraganen dira, Senpereko trinketean berriz ere goizean (10:00) gazteentzat eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016