Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Astekari huntan berean aipatu ginuen Marienieko bazterretan lur batzuk saltzekoak zirela, mugimendu desberdinek salmenta hori salatu zuten. Kanboko sartzean diren Marienieko laborantzako lurrak, Kanboko Tokiko Hirigintza Planoak (PLU), 2019an 11 hektarea eraikigarri bilakarazi ditu.
Horren ondorioz mobilizazioak hasi dira, aitzineko astean bilkura egina izan da, 80 bat kanboar hurbildu dira. Nahi Dugun Herriak, abenduaren 4an (10:30) manifestazio deialdi egiten du. Abiatzea Marienieko...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Joan den ibiakoitzean, Amikuzeko ikastolak bere 50 urteak kari, Amenduze-Unasoko herriko gelan kabaret gaua antolatua zuen. 140 lagun hurbil bildu dira, Gozo-Gosek prestatu pintxoak preziatzeko eta gaualdi hortan arizan diren artistak behatzeko. Arrunt kabaret giroan, sala mukurru beterik entzun ditugu Maddi Ane Txoperena eta Aitor Servier bertsulariak, Ixabe taldeko musikariak eta Larrory anai-arrebak Xuberoko kantu zonbait ezin hobeki emaiten zituztela. Mahaien ingurua eginez, Sebastien...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Aitzineko urteetan bezala, Téléthonetaz arduratzen den elkarteak programa hornitua eskaintzen dauku asteburu huntan.
Ostiralean, abenduaren 3an, salda, bixkotx eta kafea salgai izanen dira merkatu estalian goizean eta herriko plazan egun guzian. Linterna botatzea eginen da Airetik aparkalekuan (18:30) eta ondotik Amikuzeko ikastolak antolaturik, taloak erosten ahalko dira merkatu estalian.
Ibiakoitzean, abenduaren 4an, egun guzian aktibitate desberdinak eskainiak dira. Merkatu...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Abendua ilargian, huna zer proposatzen daukun Amikuzeko mediatekak erakusketa, hitzaldi eta ikusgarri batzuen bidez. Abenduaren 3tik urtarrilaren 3a arte, hilabete osoan "La Lune dans tous ses états" ikusgarria hor izanen da, gure satelite naturala hobeki ezagutzeko.
Abenduaren 4an (10:30), ibiakoitzez, hitzaldia antolatua da Serge Chevrel-ekin. Tolosan astronomoa da eta 1969 eta 1972 artean ilargian ibili diren Apollo misionetaz mintzatuko zauku.
Abenduaren 8an (16:30),...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Arrokagarai ikastolak antolaturik, Eguberriko Merkatua iraganen da igande huntan, abenduaren 5ean, Sanoki gelan (10:00-17:00). Aurkitzen ahalko dira lekuko mozkinak, arte eskulangintza produktuak, izanen dira ere haurren xokoa eta animazioak. Tokian berean izanen da zer jan eta zer edan, taloak eta matahamiak besteak beste.
...Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Errobi eskualdean (Itsasu, Kanbo, Ezpeleta...) Korrika antolatzeko gogoa duenak, Itsasuko Gau Eskolak sortu duen batzordean parte hartzen ahalko du. Ondoko bilkura abenduaren 6an izanen da, astelehenean (18:30), Itsasuko Gau Eskolan (Goxoki gainean). Info gehiago: itsasu@aek.eus edo 05-59-93-40-83.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016