Orotarik | 2023ko Otsailaren 09a

TUPINATIK

Frantzia tupina bat bezain bero jarri ondoren bere erretretaren erreforma zinikoarekin, Macron presidentea, manifestaldiak diren egunetan beti estatutik kanpo daukagu: urtarrilaren 19an Bartzelonan zen Sanchez eta Pere Aragonesekin, urtarrilaren 31n aldiz Herbeheretan, eta arratsalde hartan bertan Ukrainako ordezkaritza batekin bildua zegoen. Estatuaren mugetatik at begira dago, bere handitasunaren goratasunetik, lan-aroa bi urtez luzatzea aipatzeak ere balio ez duen...

Orotarik | 2023ko Otsailaren 09a

Aitor Sarasua bertsu-paper lehiaketa

Aitor Sarasua bertsulariaren omenezko lehiaketa berriz abiatzen da. Adinaren araberako bi maila izanen dira.

Helduen maila (16 urtez gorakoa): gutienez 6 eta gehienez 10 bertsu idatzi beharko dira.

Gazteen maila 16 urte behera: gutienez 4 eta gehienez 8 bertsu.

Maila guzietan gaia, neurria eta doinua libreak izanen dira. Bertsuak igortzeko epea otsailaren 28ko emana da,

Orotarik | 2023ko Otsailaren 09a

Itsas Bazterretik: Itsas lizeoko aurkezpena 4a + 4b ikasleei!

Urtarrilaren 17an, asteartez, kontzertazio denboran, 4A eta 4Bko ikasleei Itsas Lizeoaren aurkezpena proposatu zaie.

Orientaziorako gogoeta goiz hasi behar denez geroz, memento egokiena zen ondo-ondoan dugun lizeo horren berri ukaiteko eta etorkizunari begira itsas munduaz interesatuak izan daitezkeenei aukera hori eskaintzeko.

Aurkezpena bi ahoz egin da.

Lehenik, Catherine Berhok lizeoaren aurkezpen orokorra egin du, power-point argi baten laguntzaz: lizeoaren antolaketa,...

Orotarik | 2023ko Otsailaren 09a

Haziak Mintzo: Kontzertua eskolan

Asteartero, Philippe Albor, Doni Petri eskolara etortzen da kantuak irakastera. Xantza bat da astero berarekin kantatzea! Azaroan, elkarrekin kontzertu bat antolatu genuen. Horregatik, anitz entrenatu ginen.

Kantuak ikasi genituen euskaraz eta frantsesez. Elebakarrek gurekin kantatu zuten euskaraz, bereziki Oi gu hemen, Olentzero etorri da eta Udazkeneko fruituak.

Kontzertuaren egunean estresatuak ginen guraso anitz...

Orotarik | 2023ko Otsailaren 02a

Haziak Loratzen: Euskal kantagintza berriaren sorrera

Frankismoaren denboran, Hego Euskal Herriak anitz sufritu zuen besteak beste kultura, musika, dantza eta hizkuntza debekatuak izan zirelako. Haatik, mugimendu batzuk sortu ziren Francoren diktaduraren bukaeran hainbat artisten eskutik euskal kultura biziarazteko.

"Ez dok hamahiru" mugimendua 1965ean sortu zen eta 1972 arte euskal kultura berpiztuko zuen. Artista desberdinak elkartu ziren: kantariak, idazleak, eskultoreak... etab.

Jorge Oteiza eskultoreak taldeari eman zion izena,...

Orotarik | 2023ko Otsailaren 02a

Haziak Mintzo: Santa Agate heldu zauku!

Urte guziz bezala, aste huntan, Santa Agate etorriko zauku Miarritzen. Besta hori behar den bezala ospatzeko, antolakuntza zehatza segitzen dugu. Desfilearen programa, Herriko Etxearen kari da. Baina animazioarentzat, elebidun eta ikastolako haurrak gira arduradun. Gure kargua: karriken betetzea, kantuen botatzea eta musika ibilaraztea lekuz leku euskara eta bestaren giroa zabaltzeko. Halere, ez pentsa gauza horiek bakarrik egiten ditugula. Kantuen errepikatzeko, Arroka kantu taldeko bi kide...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016