Orotarik | 2022ko Azaroaren 17a

Haziak Mintzo: Ortzaizeko San Mixel eskolako kantaldia

Urriaren 9an igandearekin, gure San Mixel eskolak kantaldi ederra antolatu du. Ikusgarria guk dugu ideki, "Xoxoa" kantuarekin.Ondotik bi talde izan dira: Lauburu eta Xiberotarrak.

Kantaldia eta gero, taloak eta edariak salduak izan dira.

Xarmanteko aroa genuen eta plazer handia izan da guretzat denak elgarrekin izaitea.

Eskertzen ditugu hurbildu diren jende guziak.

...

Orotarik | 2022ko Azaroaren 17a

Itsas Bazterretik: Bordelera joateko prestakuntza...

Frantziar Hezkunde Nazionalak brebeta eta baxoko azterketak euskaraz egiteari buruzko erabakirik eman ez duenez, azaroaren 14an Bordeleko Hezkuntza Akademian giza katea Azterketak Euskaraz kolektiboak antolatu du.

Ondorioz, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko hirugarreneko ikasleak giza katearen girotzea prestatzen aritu izan dira, Omiasainduko oporrak aitzin eta ondotik banderola prestatu dute, pankarta desberdinak, oihukatzeko lemak ere bai...!

Astelehen honetan, kolegioko...

Orotarik | 2022ko Azaroaren 10a

BERTSU-ROBOTA

Bada fantasma bat euskal munduan. Bertsulariak, gure arteko izakirik abilenak eta miresgarrienak, nahi genituzke ikusi robot baten kontra lehiatzen eta irabazten, euskalduna denetan hoberena delako, munduan parerik ez duelako kantu zaharrak dioen bezala. EITBko orrialdeetan aurkitzen den "10garrena" podcastaren hirugarren atalak Irene robota Bertsulari Txapelketa Nagusi baten taula-gainera bulkatzen du eta txapeldun bilakatzen da. Irri horail egiteko emankizun...

Orotarik | 2022ko Azaroaren 10a

Bi egun Aspeko haranean

Bi egun Aspeko haranean igaro ditugu, urriaren 17an eta 18an. Hendaiatik hiru ordu autobus ziren Lescuneko Abérouateko zentroraino. Zentrora iristeko, 1.450 metroko goratasunean delako, beste autobus txikiago bat hartu behar ukan dugu bidea oso hertsia zelako. Artalde zonbait artzainen txakurrekin gurutzatu ditugu.

Aktibitateen aldetik, eskalada "Apezaren harria"-n praktikatu dugu eta ibilbidea tirolina batekin segitu. Ondotik, laser karabinako biatloia deskubritu dugu. Azkenik, pago...

Orotarik | 2022ko Azaroaren 10a

"Les coulisses du bâtiment" bisitatzera joan dira ikasle batzuk

Urriaren 14an, ostiral goizez, Angeluko Cantau lizeoak bere ikastetxearen ondoan duen "Les coulisses du bâtiment" ekimenera gomitatu gaitu. Bertan, gure hirugarren eta laugarreneko 41 ikasle, Baionako Jean-Dauger obra-lekuen ikustera joan dira.

Lehen partean, ikasleek xantierren presentazioa segitu dute eta gero lehen eraikuntza obrara joan dira, Baionako Herriko Etxearena, besteak beste publikoaren artatzeko balioko duena. Hor lanbide ezberdinei buruzko informazioak emanak izan...

Orotarik | 2022ko Azaroaren 10a

"Souvenirs de formation(s)"

Jean-Baptiste Hiriart-Urruty Hazparnen sortua, matematikaria da, unibertsitateko erakasle-ikerlaria. "Souvenirs de formation(s)" liburuan bere ikasketarako ibilbidea kontatzen du. Anitz urtez, lanbidearen bidez gazteen inguruan iragan du, "erakaskuntza" hitza baino, nahiago du "formakuntza" hitza erabili. Autorearentzat "Prestakuntzaren edo formazio nozioak garrantzitsua izaiten jarraitzen du, edozein forma izan daiteke: hasierakoa,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016