Orotarik | 2022ko Abenduaren 08a
Espainiako inperialismo linguistikoak, demokrazia izeneko azken 40 urteotan, botere judizialaren bidez, euskara auzibidean jarri du etengabe, eta erreinuaren errainuan dauden epaitegietako zurezko mailuak astinduz gure hizkuntzaren aurrerabideari mailukada bat baino gehiago eman dizkio. Azken 40 urteotan epaitegietatik, maiz, hegoak ebaki egin dizkiote txori izan nahi zuen euskarari.
Euskara jagoteko eta sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan (eta, zer esanik ez,...
Orotarik | 2022ko Abenduaren 08a
Polistirena ez da birziklatzen. Urte oroz Frantzia bezalako herrialde batean 15 miliar jogurt ontzi botatzen dira. Euskal Herrian ez gabiltza urrun, alaina. Urak handitzen direnean, Aturri edo Errobi ibaien azaletan ikusten ditugu plastikozko zera horiek arraiki flotatzen, ziztuan ozeanora abian, han uhinen erdian, jada zortzigarrena deitzen den kontinentea ari direla osatzen. Arrainek sabelean polistirena dute, sortu aitzin haurrek badituzte plastikozko...
Orotarik | 2022ko Abenduaren 08a
Lehen bilanaren arabera, 110 tona baino gehiago bildu dira, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuarentzat, 2021arekin konparatuz, saltegietan egin den bilketa %7z apalagoa izan da.
Aurten ere, nahiz eta krisi ekonomiko are larriagoa izan, behartsuenen alde egin deiari herritarrek erantzun handia eman diote. Hazkurri Bankuak azpimarratu nahi du 810 laguntzaileen engaiamendua, horiek gabe ez baitzen operazioa iraganen. Partaide, mezenas eta prentsa idatzi eta ikus-entzunezkoeri eskerrak...
Orotarik | 2022ko Abenduaren 08a
Azaroaren 25ean, Brassempouy Landesetako museoko animatzaileak etorri dira gure kolegiora,heiekin aktibitate batzuk egin ditugu. Gure historiako gai batekin lotuak ziren, prehistorian garatzen ziren aktibitateen inguruan.
Lehen tailerrean gizakiaren bilakabidea aipatu dugu, animatzailea Johanne deitzen zen eta arbola handi baten bidez, ikusi dugu gizakiaren bilakaera. Gizaki desberdinak behar genituen sailkatu, Toumaïtik...
Orotarik | 2022ko Abenduaren 08a
Azaroaren 10ean, ostegunez, kolegioko ekipoak lehen pedagogia eguna zuen bitartean, UDPS64 elkarteari esker, PSC1 hirugarreneko ikasleen lehen taldeari (3A + 3B erdia) lehen sorospenerako formakuntza eskainia izan zaio.
Talde handian, euskarazko teoria entzun dute eta talde ttipitan banaturik, praktika ariketak landu dituzte.
Gai desberdinak aipatuak izan...
Orotarik | 2022ko Abenduaren 08a
Baionako Estitxu Robles kolegioko 10 ikaslek, ikasturte hastapen honetan, film bikoizketa proiektu batean parte hartzeko aukera ukan dute.
Iraila eta urria bitartean astelehen arrats oro kurtsoen ondotik, ikasleek 2 oreneko saioak egin dituzte Gaztefilm Festeko bi profesionalen eskutik, "Kurrin" film luzearen bikoizteko (Oink jatorrizko izena). Zortzi saioz trebatu ondoan, urriko oporretan 4 egunez bikoizketa grabatu dute, Bergarako estudio batean.
Honen emaitza...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016