Orotarik | 2023ko Martxoaren 16a
Aspalditik aipatua izan da uniformeen erabilera eskoletan, bainan orain arte ez da deusik egina izan eta egoera berdina egon da. Halere, argudio batzuk badira uniformeen alde.
Adibidez, gazteei moda gustatzen zaiela argi da, bainan soineko marka ezagunenak biziki garestiak dira eta ezin dituzte buraso guziek erosi. Ez litzateke gehiago arazorik izanen uniformearekin, desberdintasun sozialak desagertuko lirateke eta gainera merkeago litzaieke familiei. Bestaldetik, eskolaren...
Orotarik | 2023ko Martxoaren 09a
Orenak pasatzen ditugu pantailen aitzinean, izan ordenagailu edo telefono mugikor, izan irakurtzeko gailu arin edo tauleta leun eta koloretsu. Lotura intimoa dugu, hain immateriala, makina eroso horien prozesadore eta hari konektatzaileez osatu sabel sakonekin. Mundua numerizatu digute, musika, mp3 moduan entzuten dugu eta leitzen ditugun liburuak jada biziki urrun dira Gutenbergen presa, tinta beltz eta berunezko karaktere haiengandik.Baina ttattit eta adi atxikitzen gaituzte, zerbait huts...
Orotarik | 2023ko Martxoaren 09a
Zorioneko gü, Irulegiko esküak Altzürükün egin beitü ützülia, herritarren batzarri ederrari esker. Aranzadi zientzia elkartekideak Xiberoan izan berri dira, eta horren berri üken dugu, lehen eskükoa, haboro dena eskü hura zizelkatu züanaren ber mintzajean, Mattin Aiestaran baztandarraren euskara hain argi eta garbian. Àƒ'œtzülpen beharritakoak zütüenek ere uste düt konprenitüko züela, hain izan beita mintzaldi hura argitsu, zorionekoa hots. Eskü bat, eskü soil bat,...
Orotarik | 2023ko Martxoaren 09a
Apirilaren 1ean, larunbatez (10:00), Lekunberriko Leku Berri gelan Euskal Argentinaren aurtengo biltzar nagusia iraganen da. Presentatuak eta bozkatuak izanen dira: txosten morala, urteko konduak eta administrazio kontseiluko kideak.
Bi proiektu aipatuak izanen dira. Lehena Donapaleuko Touzaa etxean (Bideak deitu kultur gunea), aurten Euskal Argentinak ukanen duen egoitza. Bigarrenik heldu den buruilean, urrian eta azaroan, Bideak tokian euskal emigrazioari eta diasporari dedikatua...
Orotarik | 2023ko Martxoaren 09a
Argentinako lur-muturrean
Bizi da "Jagan" jendea...
Hizkuntza zahar hori mintzatzen
Zuen azkena zendu da...
Berek"Yamana" deitzen zutena
Betirako galdu dea?
Jagandar guti izanagatik
Berriz pitz dezaketea?
Eskolan irakasten badute,
Lortuko du irautea!
Dudarik ez da, nahi badute,
Yamana biziko dela,
Gaurdanik ikusten da lan horri
Zale guziak direla
Gogo-bihotzez lotuak...
Orotarik | 2023ko Martxoaren 09a
Iragan otsailaren 19an, larunbatarekin, eguraldiko jainkoak senpertarrak izan behar ziren. Erabaki zuten maiatzeko iguzkia zeruan eustea, Senpereko ihauteria babesteko.
Nahas-mahas polita izan zen goizetik gauera: merkatu mozorrotua, haurrentzat jokoak, zintzur bustitzea, bazkaria GUK taldeak animaturik, elkarteen animazioak, desfilea eta Zanpantzarren auzia.
Ez baitzen aski, gogotik segitu zuten Andoni Oilokiegirekin. Mutil honek, kemen aski badu jende guziak bere suzirian...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016