Orotarik | 2022ko Abenduaren 15a

Txomin Peillen Euskaltzaina

Joan den asteburuan berria kurritu da Txomin Peillen 90 urtetan hil dela. Parisen sortua bazen, erroak Zuberoan zituen. Sorbonan zientzia erakasle egon da, ondotik filosofia kurtsoak Baionako unibertsitatean eman ditu. Idazle eta euskaltzain osoa zen, 43 liburu idatzi ditu, bere azken lana aurtengo Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztu zuen, "Ene bertsoen bilduma".

Egin duen azken agerpena, azaroaren 15ean, Euskaltzaindiak Baionan antolatutako gaualdian izan zen.

Andres Urrutia,...

Orotarik | 2022ko Abenduaren 15a

DURANGO

Gure egunkariak eta irratiak sutan ari dira zuzenean Durangoko azokatik beren berriak igortzen. Elkarrizketak, giroaren agerpenak, bertan diren idazle eta artistekiko solasaldi mamitsuak, agertu liburuen aipamenak, deus ez da falta euskal kulturaren bizitasun komertziala azpimarratzeko. Iparraldetik, Euskal Kultura Erakundearen aizolbean doaz hemengo argitaldariak eta saltzaile bakoitzak leiho bat irekitzen dio mugaz honaindi honetan ekoizten denari. Ez da gutxi....

Orotarik | 2022ko Abenduaren 15a

Kolegioan zinemaldia!!

Azaroaren 21etik landa, kolegioko IDZtan eta Euskaraldia kari, euskaraz diren film batzuk ikustea kolegioko maila guzietako ikasleei proposatua izan zaie.

Lehen astean 6. eta 5.endako: "Elkano, lehen mundu bira", Juan Sebastian Elkano marinel getariarrak XVI. mendean munduari eman zion itzulia izan da hizpide. 240 marinel itsasoratu ziren 1519 urtean, baina hogei baino ez ziren itzuli. Espezia bila abiatu ziren, baina balentria hari esker, garaiko gizarteak munduaz zuen...

Orotarik | 2022ko Abenduaren 15a

Barazki eltzekaria

Duela hiru aste, gure andereñoak liburu berri bat ekarri zigun gelara, "Harri eltzekaria" zuen titulua. Liburua ideki aitzin, hiztegi karta batzuk argazkiekin erakutsi zizkigun. Hitz guziak landu eta gero, liburua ideki eta kondatu zuen. Axeri baten istorioa zen. Egun batez, animaleen herrira etorri zen zaku batekin. Zakuan harri bat eta tupina bat bazituen. Atera zituen eta harri eltzekaria egiten hasi zen. Animaleak harriturik, barazkiak ekarri zituzten axeria laguntzeko eta...

Orotarik | 2022ko Abenduaren 15a

Bertsulari Txapelketa Nagusia: finalerako bidean!

Abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den bertsu txapelketako finalisten izenak jakinak dira.2022ko finala jokatuko dutenak Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta gaurko txapelduna Maialen Lujanbio izanen dira. Maialen Lujanbio azken txapelketako ariketan sartzen bada, hiru bertsulari lehen aldikoz lehiatuko dira, beste lauak jadanik txapelketan ibiliak direlarik, horietan Amets Arzallus 2013an...

Orotarik | 2022ko Abenduaren 08a

Xiberoko Botzak 40 urte... eta bat

Besta biharameneko kronika 2022/XI/7

Berrogei eta bat, berrogei eta egün bat. Astelehen goiza izanik ere alagera, alaia, baikorra, botxa, lagun botxa Xiberoko botzako estudiotik uhainez igaraiten den sentimentüa! Hau irratiaren magia, elektronikaz ere borogatzen beita norbait botx dagonean postaren barne hortan!

Langileak akitürik bai, bena bateria kargatürik, posta zaharrak ere bere pilak behar dütüan bezala.

Eta boztarioa kasü, kozü...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016