Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 05a

Irakurlea mintzo: Traditua(k)

Elizaren historiaren zatitxo bat ezaguturik, aspaldi du Ebanjelioa bera dela traditua. Eta orain dela urte gutidanik argitara atera dena ez doa hunen kontra, zoritxarrez.

Boterea hartu dutenenganik tradituak senditzen gira, horiek dira hain xuxen mediatizatuak daudenak eta horrek, ezinbestez, deseroso sendiarazten gaitu. Enegarren hondamendi baten aitzinean gaude, egia da.

Baina hala ere, Elizaren funtsa ez dago hortan. Funtsezkoena hainbat elkarte humanitarioetan,...

Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 05a

BETOR 2023

Lehen egunak pasatu dira jadanik eta gerla baizik ez dago aipagai gure egunkarietako lehen orrialdeetan, Ukrainako gerla bereziki, inflazioaren ausikiak, erretretaren erreforma injustua, Txinatik letorkeen bigarren koronabirus uhina... kasinoetako gela distiratsuetan gaude: jokoak eginak dira, deus ez doa ongi, rien ne va plus! 2023a sutan eta handios heldu zaigu, ditugun esperantza apurrak hantzera edo suntsitzera, ez dakigu oraino, baina laster jakingo...

Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 05a

Bertsuxurla

Bertsuxurla, 16-22 urte bitarteko gazteen bertsu sariketa abiatzen da, kanporaketa bakoitzean bikote irabazduna aterako da. Hiru saio izanen dira:

Urtarrilaren 6an, Atharratze Prefostan: Haira Aizpurua/Eki Mateorena, Irantzu Idoate/Josu Txoperena eta Ekhiñe Zapiain/Oihan Perez.

Urtarrilaren 13an, Lekorne Etxebarne ostatuan: Irati Alcantarilla/Beñat Astiz, Oier Urreizti/June Aiestaran eta Maite Sarasola/Jon Mendiluze.

Urtarrilaren 20an,...

Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 05a

TXEROKI HIZKUNTZA BERPIZTEN...

Txeroki hizkuntza berpizteko

Irakasten dira hasi,

Luzaz oraino beren mintzaira

Nahiz bizirik ikusi...

Beren artean, bai egunero

Mintzatzeari ez utzi,

Horrela baizik txerokiera

Ez daiteke beti bizi...

Txerokierak ere mintzatuz

Bizitzea du merezi!

Munduan zehar hizkuntza frango

Galbidean betirako

Aurkitzen dira eta zer egin

Haien denen salbatzeko.

Gure euskarak egin duena

Hor deraukate...

Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 05a

Autobusez ibiliz lurra zaindu

Oporretara joan aitzineko ostiral goizean Kanboko kolegiora joan gira eta han bildu ditugu 6.ak eta Kanbo, Itsasu eta Ezpeletako eskolako CM1, CM2-ak!! Oro har, 72 haurrek Iki Mihi Klik ikusgarria ikusi dute. Gainera Itsasukoak eta Ezpeletakoak Txik-Txak autobusarekin etorri dira: 3 line desberdinak erabiliz, autobus-geltokira oinez joan gira, ikusgarriak autobus ordutegiei egokituz: antolaketa handia izan da baina lortu dugu!

Biba irakasleak eta zuzendariak! Eta biba haurrak: gainera...

Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 05a

Elkartasun txekea eskainia Eguberri aitzin!

Joan den azaroaren 15ean, Baionako pediatria zerbitzuan ari den "Haur eri" elkarteko bi kide gomitatu genituen kolegiora aurkezpen mintzaldi baten egitera eta 130 ikasle hurbildu ziren eguerdiko pausa denboran. Honen ondotik, ikasleek dirua lortzeko ekimen bat antolatzea adostu zuten. Gosari salmenta bat goizero hiru astez! Txandaka saltzailearen errola hartuz, gosaltzeko txokolatinak, cookiez, bixkotxak, jusak, txokolate esneak, zerealak eta... proposatzen zituzten kanpoko eremuan ziren...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016