Orotarik | 2023ko Apirilaren 13a
Mayorgako 4. mailako sail elebiduneko ikasleak gira. 3. mailakoekin Bartzelonara egin dugun bidaia aurkeztuko dizuegu.
2023ko otsailaren 20tik 25era joan ginen. Goizeko 9etan Donibane Garazitik autobusez abiatu ginen. Bidean Zaragozan gelditu ginen hiria bisitatzeko eta bazkaltzeko, arratsean (20:00) Bartzelonara etorri ginen aterpetuko gintuzten familien ezagutzeko. Hiruko taldeetan banaturik, lehen gaua pasatu genuen. Familiek asterako afariak eta bazkariko ogitartekoak prestatzen...
Orotarik | 2023ko Apirilaren 13a
Gero eta gehiago aholkatzen digute auto elektrikoak erostea, kutsadura murrizteko konponbide ona delako.
Hala ere aholku horrek ez ditu arazo guziak kontutan hartzen.
Egiten den aldaketa bakarra auto termikoak auto elektrikoekin ordezkatzea bada, egun bezainbat auto izanen ditugu etorkizunean gure herri eta bideetan. Gainera, auto elektrikoak handiagoak izanik auto termikoekin konparatuz, aparkaleku arazoak ematen dituzte.
Horrez gain, auto elektrikoen bateriak fabrikatzeko...
Orotarik | 2023ko Apirilaren 13a
Seaskako lau kolegioetako fisika irakasleen eskutik "Aldaketa klimatikoaren" proiektua abiatu zen. Asmoa zen laugarren mailako ikasleak gai horren inguruan lanean aritzea, gaur-egungo ingurugiro arazoen larritasunari begira.
Tematiko horren inguruko lanketa ikastetxeak desberdinki landu arren, lau kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen. Piarres Larzabal kolegioan, drive dokumentuak erabiliz taldekako joan-jineko lan bat bezala landua izan da, 4. mailan fisikan,...
Orotarik | 2023ko Apirilaren 13a
Berezko hiztunik gabeko arnasgunerik ez dago. Berezko hiztunak dira arnasguneen euskarri, orakarri, zutarri eta zimentarri.
Baina has gaitezen hasieratik: zer dira arnasguneak? Arnasgune hitza Mikel Zalbide euskaltzainak euskarara ekarritako hitza da, Joshua Fishman soziolinguista estatubatuarrak 1991n erditu zuen kontzeptua adierazteko: physical breathing space (Arnasa hartzeko tokia).
Mikel Zalbide euskaltzainak horrela azaldu zuen kontzeptua bere hitzekin:
...
Orotarik | 2023ko Apirilaren 06a
Otsailean San Frantziskon egin izan den Euskal Etxearen berrogeigarren urteburuko besta ederrean meza bururatzean "Elgarrekin" taldeko kantariek kantatu dituzten bertsu batzu Johnny Kurutxetek idatziak igortzen ditut, Euskal Herrian ere ikus eta kanta ditzaten.
M.E.
Euskal Etxeak 40 urte
Bi mila hogoi eta hiruko urrian
Kantatzen banoa neure...
Orotarik | 2023ko Apirilaren 06a
Badu hiru hilabete kasik ez duela euririk egin, mendietan elurra zuhur izan da, Katalunian nonbait errogazio prozesioa antolatu dute euria deitzeko eta Solineko urtegi proiektu ilegalaren kontra manifestatu direnek poliziaren karga sinets ezinak jasan dituzte, mass-mediek kontatzen duten arren gazte ekologista salbaiek zituztela poliziak eraso. Bi pertsona daude koman, eta sekula hiltzen badira, 1977ko Creys Malvilleko eta 2014ko Sivenseko martirioen lerroak hantuko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016