Orotarik | 2022ko Azaroaren 03a

ERNA ERNAUX!

Emaztea sutan daukat, eta ez baitezpada eneganako amodioz. Jakingo duzue literaturako Nobel saria aurten frantses bati eman diotela. Hamaseigarrenean agidanez idatziko luke Andu Lertxundi idazleak. Espero genuen Houellebecq, Kadare edo Rusdiek eskuratzea, baina tirrit, 16. frantses saritu hau emakumea da, hain zuzen ere Annie Ernaux izeneko 82 urteko andere izkribatzailea. Berria ikasi orduko ene ezkontidea desafioka hasi zait, ikusi! eta bazauzuka! Ezin isilarazia nuen eta sukaldetik...

Orotarik | 2022ko Urriaren 27a

Euskara Geroan elkartearen sartze bilana

Badakigu euskararen erakaskuntza proiektua suntsitzen ari dela lizeoko erreformaren ondorioz. Horrez gain ohartzen gira ikasleen lan baldintzak gero eta txarragoak direla baliabideak ez direlako erabiliak. Hola segituz euskararen erakaskuntza suntsituko da ez baita erakargarria. Hola segituz euskararen erakaskuntza suntsituko da ikasleei ez zaizkielako maila ona lortzeko baldintzak eskaintzen.

Epe motzean aterabideak badira ahalak gehiago eta hobeki baliatuz:...

Orotarik | 2022ko Urriaren 27a

GURE XAHARRAK

2020-2021eko konfinamendu ezberdinek etxeetan zerratu gintuzten. Baina gu baino egoera larriagoan ziren adin handiko herritarrak, beraien zahar-egoitzetan, hainbat astez egiazki hetsiak. Familia ikusteko ahalmenik ez zuten eta garai hartan bertan, han eta hemen, xaharrenganako tratu txar aferak ere plazaratu ziren. Frantzian, ordutik hona, Covid-aren ondorioz hil diren 153.000 jendeen herena adinekoek osatu dute. Normaltasunera itzultzearekin dolore handi hori...

Orotarik | 2022ko Urriaren 27a

Munduko mus txapelketa

Urriaren 8tik 15a arte iraun du, aurten Ipar Amerikako Ihadoko estatuko Boise hirian iragan da.

Juan Isidro Mendiburu/Juan Jose Echenique mexikar taldea da garaile atera, parean Eduardo Makuch/Mariano Mazzanti argentinarrak zituztela. Frantxoa Aiçaguer eta Vincent Lamarque Ipar Euskal Herriko taldea hirugarren lekua hartu du.

...

Orotarik | 2022ko Urriaren 27a

Jakes Esnal libro

Joan den asteanJakes Esnal ziburutarra, 32 urte preso egon ondoan, Lannemezaneko kartzelatik atera da. Urte batez etxean eskumuturreko elektronikoarekin egon beharko du.

...

Orotarik | 2022ko Urriaren 27a

Baigorriko txirrindulariak!

Gure eskolan, ttipien mailatik CM2rat, bizikleta saioak aste guziz egiten ditugu. Hasi aitzin, denek kaska soinean ezartzen dugu.

Saio horietan, teknika eta abiadura lantzen ditugu, tailer eta joko desberdinen bidez:

-Ibilbide zehatz batekin pasatu behar gira, kode bat errespetatuz.

-Mugitzen diren egur gainetik pasatu behar gira.

-Arrasta untsa erabiltzen ikasten dugu, biak betan erabiliz.

Eskola gibelean dugun ibilbide berezian trebatu gira.

Guk aldiz,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016