Orotarik | 2026ko Urtarrilaren 29a
Donostei eskolako historia proiektua
Aurten, historia da gure urteko hari gorria. Eskolako garai bakotxean, historia garai bat lantzen dugu gela guzietan, ama eskolatik CM2a arte.
Lehen garaian, prehistoria dugu landu, bakotxa bere heinean. Gizonen bilakaera eta bizi modua paleolitikoan eta neolitikoan deskubritu eta, murru artea, laborantxaren hastapena… Baigorriko Herriko Etxean den Mehaka erakusketa bisitatu dugu prehistoria...
Orotarik | 2026ko Urtarrilaren 22a
Zakurraren ipurdira
Zakurraren ipurdira aipatu behar dut baina ez anatomiarik ez urrin berezirik. Mintzaira guzietan bada erran molderik leku bat zinez urrun eta bazter batean dagoela adierazteko, edota norbait harat igorri nahi dugula aski finki.
Mintzatzeko manera horiek bortitzak izaiten ahal dira, edo arruntak, edo legunduak. Euskaraz aipatzen direnak haize, pikoak, popa, antzerak, porrua, infernua edo debrua eta bereziki...
Orotarik | 2026ko Urtarrilaren 22a
Kultura gozatu!
San Mixeleko 4. elebidunek “Kultrurarekin Handitu” proiektua lantzen dute aurten. Jarduera desberdinak antolatuak izan dira eragileei eta irakasleei esker. Azkenean, ikusgarri zati bataurkeztuko dute, Bilaka konpainiarekin maiatzean.
Bilaka konpainia eta dantza
Urrian hasi dira proiektua lantzen eta Bilaka konpainiarekin ikusgarria eginen dute maiatz hastapenean. Urritik, dantzariak...
Orotarik | 2026ko Urtarrilaren 22a
Azaroa, mokofin eta elkartasunezko hilabetea...
Joan den azaroaren 5eko mintzaldiaren ondotik, parte hartzaileen arteko ikasle gehienek bilkura bat antolatu zuten elkartasunez kolegioan egingo zen ekintza erabakitzeko.
Hala nola, dirua irabazteko gosari salmenta plantan ezarri zuten goizero eta lau astez, 3./4. ikasleko lan txandak antolatuz. Ikasle gehienek bixkotxak, cookies-ak edota matahamiak egin zituzten diru gehiago...
Orotarik | 2026ko Urtarrilaren 15a
Buztina
Noiztenka eltzeen eta tupinen feria ospatzen baita, hala nola Bastidan, buztina gogora jin zait. Ahantzi gabe Ortzaizen hedadura hartu duen Goikoetxea izeneko eltzegintza.
Bertzenez, buztina ez dugu anitz entzuten. Baionan bagenituen alta lagunak Buztingorri deitzen zirenak eta Garazi aldean Buztintze herria bada. Euskara markesteko ohitura baitugu, Buztingorri hori Buztengorri deitzeko usaia bagenuen.
Funtsean buztina...
Orotarik | 2026ko Urtarrilaren 15a
Itsasotik mendira
Hendaiako San Bixente kolegioan, 4. eta 3.eko ikasleek itsasoko eta mendiko lehen sokorriak ikasteko parada dute, Itsasotik mendira izeneko programa segitzeko hautatzen badute. Bi kirol irakaslek lagunduta, astearte arratsaldetan saio teoriko eta praktikoak egiten dituzte, kurtsoen denboratik kanpo.
Programak hiru etapa ditu: lehenik, itsasoan trebatzen dira, Hendaiako kortsarioak elkartearen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016