Orotarik | 2025eko Apirilaren 10a

Haziak mintzo

Euskaraz ikastea egin dugu hautua...

Aurten Santa Teresako CP elebidunek sartze berezia egin dute.

Izan ere, ama-eskolako 3 urte pasatu eta murgiltze sisteman, lehen mailako lehen urtea ere, euskaraz segituko dute. Zendako hautu hori egin dugun? Euskara indartzeko, hobeki menperatzeko. Haurrendako segida logikoa izan da eta zer plazera...

Orotarik | 2025eko Apirilaren 10a

Haziak loratzen

Piarresen istorioa: nire autobiografia (1/2)


1911n sortu nintzen Xiberoko herri batean. Biarnotik urrun ez zirelakonire gurasoek hiru hizkuntza zerabiltzaten: üska(r)a hots euskara Xiberoko maneraz, biarnesa eta frantsesa.

Aita eta amak herriko ostatua kudeatzen zuten; lan anitz egiten zuten; aita merkataria ere zen: lurreko ekoizpenak saltzen zituen herrialdeko merkatuetan eta amak ostatu batean egin...

Orotarik | 2025eko Apirilaren 10a

Itsas bazterretik

Bosgarrenak Abadian ziren!

Otsailaren 20an ostegunarekin, bosgarreneko 64 ikaslek Hendaiako Abadia gaztelua bisitatu dute.

Bertan, gazteluaren bisita gidatuaren edo joko pistaren bidez, Anton Abadia zientzialari eta esploratzailea eta bere emazte Virginie Vincent de Saint Bonnet nor ziren deskubritu dute.

Gazteluko murruetako margolan ederrei esker, bere Etiopiako egonaldiaren berri ukan dute, eta bere liburutegian eta...

Orotarik | 2025eko Apirilaren 03a

Kukumarro

Sagarroia

Ondoko lerroetan sagarroia aipatu nahi nuke. Sagarroiaz irakurri ditudan gauza pollitenak Lucien Etxezaharretak bururatu ditu.

Sagarroi-eguna izanen da beraz Herrian agertzen den kronika hau nahiz ez dudan uste sagarroi-egunik nehon ere ospatzen denik. Sagardo-eguna bai, eta beharbada arrazoin amiñi bat badukegu sagarroia eta sagardoa elkarrekin lotzeko.

Euskaraz hiru hitz badira bederen basihizi ttipi...

Orotarik | 2025eko Apirilaren 03a

Itsas bazterretik

Eskia ateraldia 4 eta 3.endako

Otsailaren 8an larunbatez, 3 eta 4.eko ikasleekin eski ateraldia burutu zuen kolegioko Olagarroa kirol elkarteak, Gouretten.

Goiz esnatu behar izan zuten denek, baina egunak merezi izan zuen, argitu ahala ikusi zuten egun bikaina zutela aurretik.

Goizeko 6:00tan abiatuz, bidea luze egin zitzaien gure eskiatzaileei, errepideko elurra eta autobusaren kateak medio, autobusean piknikatu behar izan...

Orotarik | 2025eko Apirilaren 03a

Haziak mintzo

Ateraldia urari buruz

Urtarrilaren 30ean, "lau elementuak" eskolako aurtengo proiektua kari, gure erakasleek ateraldia urari buruz antolatu daukute.

Goizarekin, Irisarriko Ospitalea ondare hezkuntzarako zentrorat joan gira. Manu eta Chloe animatzaileek errezebitu gaituzte eta ikasi dugu nola XIX. mendean ura erabiltzen zen eguneroko bizian. Garai hortan ura ez zen etxeetan. Jendeek (emazteek bereziki) putzutik ura ekartzen zuten...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016