Orotarik | 2025eko Azaroaren 06a
Askaria
Leku batetik bestera kanbiatzen dira janaria hartzeko otorduak, goizean, eguerdi inguruan, arratsalde erdian eta iluntzean. Gero eta berantago hartuak izaten dira nik uste. Konparazione aspaldi handian ez zen arraro afaria bostetan edo seietan hartzea, orain aldiz zortzietan edo hamarretan. Bestalde, lan dorpea egiten zutenek frankotan janari bat gehiago bazuten. Eta arratsaldekoa martxotik agorrila arte hartzen zen eta ez neguan,...
Orotarik | 2025eko Azaroaren 06a
Sagar jusa
Joan den astean, Abadiako eremuan, Hendaiako gune babestuan (kontserbatze sagardian), sagar biltzean ari izan gara CP eta CE1eko ikasleekin.
Ehundik gora sagar barietate (Rosalia, udare-sagar,...) eta berrogeita hamar bat gereziondo mota (Xapata, Itsasuko gerezibeltza,...) dira sagardia horretan.
Lurrera erori ziren sagarrak bildu ondoren, ikasleek urean garbitu dituzte eta tresna batean botatu,...
Orotarik | 2025eko Urriaren 30a
Behia eta ergia (2/2)
(Joan den asteko segida)
Estali gabe, besterik entzuten da: zezena ematea, gobernatzea. Izen franko aipatu ditut eta orain aditzen txanda. Miga hasten da susaltzen: susara diogu nahiz bestaldean hasi den berotzea erraiten eta ere umeske. Orduan estalarazten da; Iparraldean, estalaraztea eta salto ematea, legea egitea eta bortitz iduritzen zaidan kastigatzea.
Estalarazi ondoan, ikusten da zezenak...
Orotarik | 2025eko Urriaren 30a
Zokoako hondartza garbitu dute laugarreneko ikasleek
Irailaren 30ean, asteartez, laugarreneko 77 ikasleak Zokoako hondartza garbitzen izan ziren. Zientzietan, baita ere beste hainbat gaietan, gure ikastetxean garapen iraunkorraren inguruan erematen den lanketa bati hasiera ederra emateko parada izan da; "Cleanwalk" ekimenean parte hartuz.
Horretarako, eskularru batzu hartu, zikin ontziak eta ikastetxe ondoan dugun...
Orotarik | 2025eko Urriaren 30a
“Eguerdiro hitz goxo”, “Les midis d’amatxi”, Euskal Haziak elkartearen proiektu berria
Euskal Haziak elkartea zuetako batzuek ezagutuko duzue dagoeneko. Ipar Euskal Herriko eskola elebidun katolikoetan topatzen den elkartea gara, euskara sustatzea xedetzat duena. Euskara ikasgeletatik atera, eta ikasleen eguneroko bizitzan erabilgarri izateko proiektuak sortu eta antolatzen ditugu. Proiektuen artean, euskarazko ahozkoa, idazkera...
Orotarik | 2025eko Urriaren 23a
Behia eta ergia (1/2)
Kabalek, abereek, izen anitz hartzen dituzte, ardietan, urdeetan, zaldietan bainan behikentea da hemen aipatuko duguna. Adina, sexua, hortzak ezartzea eta noiz, umea ekartzea edo ez, hutsa izatea, zahartzea, txitxirako, lanerako edo esnerako hazia izatea, horiek guziek badute pizu kabal baten izendatzeko. Nahiz ez den ene jakitatean sartzen, mailegatzen ahal diot Rene Thom matematikalariari hitz bat, hots...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016