Orotarik | 2025eko Urriaren 09a
Ene ainara
Ikasle baten istorioa da, Lore deitzen zena. Hogoi urte bazituen eta kostaldean bizi zen apartamendu ttiki batean. Ainara bat bazuen kaiola ttipi batean, ttipitik hezia. Arrats batez bere lagunekin besta egin zuen eta asko edan zuen. Biharamunean, arratsaldean baizik ez zen atzarri. Utzi zuen kaiola iguzkitan eta ahantzi baitzuen ura emaitea bere ainarari, hil zen. Arratsaldean iratzartu zelarik, zerua ilundu zen. Ainara itzal...
Orotarik | 2025eko Urriaren 09a
Mahai jokoen inguruan...
Lehen asteetako sartzearen angustiak ahanzteko, mahai jokoetan aritzeko parada ukan dute kolegioko ikasleek!
Astearte eta ostiral eguerdiro, animazio gelan biltzen dira nahi dutenak, mahai jokoen inguruan irriz aritzeko eta lagun berriak egiteko... Gaitasunak eta trebetasunak gurutzatzeko memento aberatsak dira, eta joko berriak ezagutzeko aukera.
Uno, Mikado, ximinoen jokoa, gizotso, Skyjo, Jungle...
Orotarik | 2025eko Urriaren 02a
Aristi familia makinen kontra
Egun on, ni Ainhoa deitzen naiz eta familia bitxi batean bizi nintzen. Hori erraiten dut ez baigenituen bat besteari gure sentimenduak erraiten edo erakusten. Ene aita Jon deitzen zen, ene ama Maialen eta anaia Peio. Zortzi urte zituen. Nik hamabost urte nituen eta lizeorat joan behar nuen bainan nere aitak nahi zuen Balira joan gaitezen oporretarat. Ene aitak norabait joan edo zerbait egin nahi baldin...
Orotarik | 2025eko Urriaren 02a
Seigarreneko egonaldia Igantzin egin dute
Irailaren 17tik 19ra, seigarreneko ikasleak Igantzin kokatzen den "IrriSarri Land"-era joan dira integrazio ateraldi baten egitera. Bertan, arborismoa, tirolinak, zentzumenen ibilaldia, disc golfa edota diskofesta egiteko parada ukan dute. Gune miresgarri honi esker, gure...
Orotarik | 2025eko Urriaren 02a
Gatza
Gatz hitza Euskal Herri osoan ezagutzen den hitza da izan dadin gatz xehe ala gatz larri. Ez da besterik salbu Ezkurran han katza ere erraiten baita. Jean Baptiste Orpustan dago gatz hitzak ez ote duen loturarik ikatz eta inkatz-arekin. Ez nakike. Baina gatz hitza zaharra da ezen 1025. urtean ageri da.
Itsasotik edo lurretik idokitzen den oinarrizko elementu honek bere izena eman du gatza...
Orotarik | 2025eko Irailaren 25a
Laborari-etxea eta baserria
Hiritik kanpo eta laborantzari emana den etxearen izena kanbiatzen da euskaraz leku batetik bestera. Lau hitz badaude nagusiki erabiltzen direnak. Iparraldean laborarietxe, Nafarroako parte handi batean borda, Nafarroako beste parte batean, Gipuzkoa osoan, eta kasik Bizkaia osoan, basarri edo baserri. Eremu ttipi batean, Bizkaian, aldeaetze.
Lau hitzek...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016