Orotarik | 2025eko Agorrilaren 07a
Ramuntcho deitzen naiz
Ihartze baserrian bizia (3/3)
Orduan, han denbora anitz pasatzen zuen bere amarekin eta ilobekin.
Françoise, nire emazteak, ez zekien euskaraz mintzatzen. Orduan, bi alabak ukan nituelarik, beti frantsesez hitz egiten nien. Ez dakit zergaitik baina, nire burasoak ere ez ziren euskaraz mintzatzen haiekin…
1999an, azken etxea eraiki nuen: nire alabarena....
Orotarik | 2025eko Uztailaren 31a
Oharrak
Egin ditudan kronikak iduriz irakurriak dira eta noiznahi oharrak hartzen ditut, ene kroniketan zerbait ahantzi dudalakoz edo oker ibili naizelakoz.
Konparazione Euskal Herriko unibertsitateko erakasle den Julen Manterola jakintsuak bi gauza aipatu dizkit.
Hemen behin kontatu nuen nola atzemana izan zen Ahüzkiko iturriaren uraren bertutea. Zuberoko gazte bat hiltzera kondenatua izan zen ihizin legez kanpo ibili...
Orotarik | 2025eko Uztailaren 31a
Azken eguna! Azken desafioak! Azken besta!
Ekainaren 23an, astelehenez, egun berezia izan da ikasle eta kolegioko ekipa guziarendako. Azken eguna, azken desafioak, azken besta, azken agurra izan baita! Egun hori ahal bezain ongi antolatzeko, mailako ikasle eta irakasle guziak mobilizatu dira. Txirrina jo eta, talde guziak lanean ezarri dira, hala nola hirugarreneko ikasleek antolatu dituzten olinpiaden materiala instalatu, laugarrenek...
Orotarik | 2025eko Uztailaren 31a
Baigorri Donosteiko ikasleak Bizkaian gaindi
Seigarren eta bosgarreneko ikasle elebidunak Bizkaira joan ginen maiatzaren 19tik 20ra. Leheneguna Gernikan pasatu genuen. Lehenik Bakearen museoa bisitatu genuen eta han ikasi genuen 1937an hiri hau xintxirikatua izan zela Hitlerren hegazkinen bonbardaketen ondotik. Gernika hautatu zuten, euskaldunen hiri garrantzitsua baitzen. Han ikusi genuen ere Picassoren Gernika taularen kopia...
Orotarik | 2025eko Uztailaren 31a
Ramuntcho deitzen naiz
Ihartze baserrian bizia (2/3)
Egun batez, ideia biziki ona bururatu zitzaidan: erranen diot aitari ezin naizela baserrian egon, kontrola ukanen baitut eskolan, ezin dudala huts egin…
Eta… martxatu zen… Gero eta kontrol gehiago nituen eskolan…
Ihartze baserrian, hastapenean, euskaraz mintzatzen ginen. Denok. Ez dakit erraten zuzenki noiz aldatu...
Orotarik | 2025eko Uztailaren 24a
Suge-itsua
Jendea belarka ari zelarik ardura ikusten zen basa-ihizi ttipi bat aipatu nahi nuke. Euskaraz, gehienetan suge-itsua deitzen da. Alta, suge-itsu hori ez da ez suge ez itsu. Iduriz suge eta itsu den ihizi hori neguan nonbait kukuturik egoten da eta gero bero minetan iguzkitan ikusten ahal da.
Ttipia da eta minik ez du egiten, erran nahi du ez duela ausikitzen ahal ez ziztatzen ere, ez baitu eztenik. Eskutan hartzen balin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016