Orotarik | 2025eko Irailaren 25a
Besteen sartzea biharamunean egina izan da
Irailaren 2an, asteartez, txirrina jo duelarik, 268 ikasleak kanpoko eremuan ziren. Alde batetik, seigarreneko ikasleak haien kurtsoetara joateko prest ziren. Bestalde, bost, lau eta hirugarreneko ikasleak kanpoko eremuan prest ziren haien sartzea egiteko. Zuzendaria den Eneko Irigoyenen hitzaren ondotik, irakasle arduradunek haien ikasleak deitu dituzte. Bi orduz, haiekin egon dira aurtengo...
Orotarik | 2025eko Irailaren 18a
Ihizia
Baditut lagunak ihiztari naizela erraiten didatenak, hots ihizin ari naizela. Egia da ihizin edo brakonergoan ibiltzen naizela bainan hitzen ondotik eta ez oihanetan edo landetan bizi diren egiazko ihiziak bildu nahian.
Gure bazterretan, ihizia hasten da usaian larrazkenean, legeak hala erranik. Ihizi hitzak bi erranahi badituela erran behar da. Lehenik, ihizin nabil eta orduan egiten dudan zerbait da,...
Orotarik | 2025eko Irailaren 18a
Seigarrenen sartzea egina izan da
Irailaren 1ean, astelehenez, seigarreneko ikasleen sartzea iragan da gure kolegioan!
Kolegioko zuzendaria den Eneko Irigoyenen harreraren ondotik, irakasle arduradunek gelako ikasleak deitu dituzte eta haiekin goiza pasa dute gelaka: ordutegia, irakasleen izenak, barne araudia, kolegioaren bisita, kutxen gunea… deskubritu dituzte.
Anartean, burasoei kafetxo bat eskainia izan zaie, haien...
Orotarik | 2025eko Irailaren 18a
Amets gaiztoa
Neska ttipi bat bazen, Alba izenekoa. Bederatzi urte zituen. Arrats batean, film bat ikusten ari zen. Filma beldurgarria zen. Orduan, bere amak ohartarazi zion:
— “Joan ohera! Amets gaiztoak egingo dituzu!
— Ados...” esan zuen Albak, eta ohera joan zen. Berehala lokartu zen.
Amets batean, hondartza batean agertu zen. Urrunean itsasontzi bat ikusi zuen, baina ez zegoen oso ongi. Ttipia zen. Barku bat...
Orotarik | 2025eko Irailaren 11a
Erhiak
Anitzetan eskuko erhi bakoitzak euskaraz zer duen izena ez da berehala gogora jiten, salbu araiz erhi pototsa edo behatza; eta erhi txinkerra.Baina frankotan gerta daiteke bost erhiak beste manera batez elkarren segidan deitzea: Erhi kikila, haren mutila, lan petit, lanperot, zorri hiltzalea. Gaskoina dakienak aise aditzen du eta euskaldun gehienek ere.
Erhi pototsa, erhi txinkerra deitu...
Orotarik | 2025eko Irailaren 11a
Saioa eta itsasoa
Saioa itsasontziaren aitzinean zegoen. Bere burasoak agurtzen zituen, baita bere amatxi ere. Negarrez erori zen haren besoetara. Amatxik goxotasunez esan zion:
- Saioa, jautsiko zara? Zure txokolatea prest dut!
Saioa izu apur batekin esnatu zen.
- Etortzen naiz, amatxi, etortzen naiz!
Argazki bat hartu zuen. Bertan, bere burasoen besoetan ageri zen. Amak begi urdinak zituen, eta Saioak ere bai....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016