Orotarik | 2025eko Martxoaren 27a
Zedarria eta mugarria
Duela zonbait hilabete, Baigorrin B. Irigarai eta Manu Iñarra entzun nituen zedarriak eta mugarriak aipatzen. Ezagunenak frantses eta espainol estatuen arteko mugan daude baina beste anitz badira herrien artean, oihan bazterretan, alor ipuruetan hots ontasunen artean emanak direnak: harri bat ez balin bada ematen bada beste molderik zedarriaren lana egiteko: pezoia, hesia edo arbola bera...
Muga da bi jende,...
Orotarik | 2025eko Martxoaren 27a
Pinfuvote finala!
2025. urtearen hasierarekin batera, Olagarroa elkarteko lehen txapelketaren amaierara iritsi gara.
6 eta 5.eko 15 taldeek eta 3 eta 4.eko 6 taldeek parte hartu dute pinfuvote txapelketan.
Bi hilabetez ligaxkako partidak jokatu ostean, lehen 10/4 sailkatuek kanporaketak jokatu dituzte.
Azken aste horietan finalak jokatu dira giro bikainean.
Parte hartze handia izan da hirugarren edizio...
Orotarik | 2025eko Martxoaren 27a
Asiako liztorra
Otsailaren 20an, Zuraideko De Bilbao erlezainaren bisita ukan dugu Asiako liztorra harrapatzearen inportantziaz hitz egiteko.Erran behar da intsektu hori arriskutsua dela erleentzat. Negu bukaera huntan, hibernatzetik justu ateratzen diren erreginen harrapatzeko momentua da. Hortarako, plastikozko botila bat hartu behar da. Bi zilo eginez bazterretan, 20zl garagardo edo arno xuri baita ere fruitu gorrien ziropa isurtzen da...
Orotarik | 2025eko Martxoaren 27a
Ran Tan Plan (2/2)
Gertu zen lagun baten etxean zegoen eta Daltonek ebatsi zizkioten behiak eta su-armak, beraz ihes zihoazenari jarraitu zen. Elkar topatu genuen eta Lucky Lukek aurkitu zuen ebasleen trapu bat usainarazi zidan. Berehala, usainaren aztarna segitu nuen eta Averell topatu nuen. Gosetua zen eta jan nahi ninduen. Ze beldurra! Segidan, Lucky Lukengana bueltatu nintzen, nere lankideak Lucky Lukekin utzi baininduten....
Orotarik | 2025eko Martxoaren 20a
Tona eta ttitta
Frankotan jendeek ondoko kasua aipatzen didate: arropa zikintzen balin badut eta tindu xorta bat erortzen balin bada, euskaraz tatxa hori nola dei daiteke tatxa edo mantxa erran gabe?
Zergatik ote tatxa eta mantxa? Bi hitzak euskarak kanpotik hartu ditu, mailegatu ditu baina erran behar dut badela besterik, hots bi hitz horiek erabili gabe euskarak baduela beste hitzik.
Goazen ikustera...
Orotarik | 2025eko Martxoaren 20a
Ran Tan Plan (1/2)
Arkatz, esku eta paper xuri batetik sortu nintzen, western apaingarri batean. 1960an agertu nintzen Spirou aldizkarian eta 1962tik goiti album anitzetan. Nere ondoan zeuden Lucky Luke eta Dalton anaiak. Hastapenean, ni baino ezagunagoak ziren bainan denborarekin izigarriko arrakasta ukan nuen.
Jakin ezazu, Moriss eta Goscinny,nere sortzaileek irudi txarra eman zidatela! Mendebaldeko txakur tontoena bezala...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016