Orotarik | 2026ko Otsailaren 19a

Kukumarro

Erleak

Erlea da Euskal Herri guzian erabiltzen den hitz bakarra, eztia bezala, aldiz ezkoa Iparraldean bakarrik eta ez argizagia (kasu, ez da guk argizagi hitzaz deitzen dugun ilargia edo argizeitea). Hitz hori bakarra izateak erran nahi luke erlea eta erlegintza aspaldikoa dela eta etxekotu zaigula duela denbora anitz. Erle gabe erla erran daiteke Bizkaian eta Gipuzkoako herri batzuetan.

Alabainan, erle hitz zaharra da...

Orotarik | 2026ko Otsailaren 19a

Itsas bazterretik

Elkartasunez Eguberri aitzin

Azaroa izan da Hendaiako Txoko elkartearen aldeko elkartasunezko hilabetea gure kolegioan.

Hilabete batez, goizero, ikasleak ari izan dira gosari salmenta kudeatzen eta higiene produktuak biltzen, sartze nagusian.

Abenduaren 16an, kolegioa kanpoko eremuan bildu da emaitza entzuteko.

Bertan, Txoko elkarteko Brigitte eta Xan hor ziren. Txandaka, maila guzietako 13 ikasle antolatzailek...

Orotarik | 2026ko Otsailaren 19a

Haziak mintzo

Erregearen opila

Gure eskolako ikasle elebidun guziek, urtarrileko opilari buruz lan egin dute. Lehenik ama eskolako haurrek “Roule Galette” liburua deskubritu dute. Haur guziek errola berezia ukanez, istorioa kondatzen ikasi dute. Haien aldetik, handiek opilaren errezeta landu dute. Osagaiak zehaztu eta gero, etapa bakotxa euskaratu dute. Bukatzeko, sortutako errezeta segituz, bi gelek opila sukaldatu dute, baba ematea ahantzi gabe!...

Orotarik | 2026ko Otsailaren 12a

Kukumarro

Bonaparte eta euskara

Artetarik gertatzen zaigu arrotz jakintsuak aipatzea, bereziki euskara ikertu dutenak, haien artean sar daitezke Julien Vinson, Lécluse, Van Eys, Broca eta beste. Egun Bonaparte izanen da hautatzen duguna. Bonaparte, ez Napoleon Bonaparte baina bere iloba Louis-Lucien Bonaparte.

Lucien Bonaparteren seme honek lan gaitza egin zuen euskarari buruz eta bereziki euskararen dialektoen karta edo mapa...

Orotarik | 2026ko Otsailaren 12a

Haziak mintzo

Hostoz Hosto

Aurten Hostoz Hosto proiektuan parte hartu dugu. Komikiak, eleberriak, bildumak, liburu mota desberdinetako liburu batzu irakurri ditugu.

Joanes, Geneviève eta Ttoni, liburutegiko animatzaileak, 4 aldiz etorri dira eskolako talde guziekin lan egitera.

Momentu horietan eskulanak egin ditugu liburueri buruz, edo ttikieri ipuinak kondatu dituzte.

Hostoz Hosto proiektua bukatuko delarik, gure eskola Sarako...

Orotarik | 2026ko Otsailaren 12a

Itsas bazterretik

Elkar'topa #2: Zarena Zarelako taldeko dantzariak

Hilabetero bezala, bigarren aldikoz "Elkar'topa"-ren hitzordua ukan dugu kolegioan.

Lehen saioa pilota gaiari lotu bagenuen, aldi honetan dantzari lotu dugu.

Hala nola, abenduaren 12an, Zarena Zarelako taldeko 4 kide komitatu ditugu, bi neska eta bi mutiko: ikasle ohiak izan diren Iraia eta Julene, eta Aitor eta Unai...

Lehen partean, 6. eta 5.eko 33 ikasle bildu dira eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016