Orotarik | 2025eko Maiatzaren 01a

Haziak mintzo

Proiektu eder baten sortzea: Haikuak Dantzan

Gu Senpereko Arretxea kolegioko ikasle taldea gira. Udaberrian, dantza ikusgarria egin dugu Larreko gelan, Senperen. Ideia zen ikusgarria egitea euskaraz beste kolegioekin "Printemps des Poètes"-en garaian. Bi aste pasatu ditugu proiektu huntan, martxoaren 17tik 28ra. Arretxea kolegioko 6. eta 5. euskal elebidunak eta Kattalin Elizalde Ikastetxeko 6.ak, dantzatu dugu goizeko bi lehen orduetan....

Orotarik | 2025eko Apirilaren 24a

Kukumarro

Karrika

Noiznahi erabiltzen dugun hitza dugu "karrika" hitza. Jende izenetan agertzen da karrika, Karrikaburu, Karrikondo, Karrikart, Karrikarte, Karrikiri, Iparraldean haatik gehienetan. Hegoaldean "kale" da ezagunena. Ez Baztanen haatik han "karrike" entzunen baitugu segurki. Euskaldun anitzek gauza bat baizik ez dute hartzen karrika izenarekin, hots halako bidea bezalakoa, bi bazterretan etxeak eta bastizak dituela. Egia da hori...

Orotarik | 2025eko Apirilaren 24a

Itsas bazterretik

Larrun buru beltza

Martxoaren 11n, asteartez, Larrun proiektuaren barne, Zientzia Azokako laugarreneko 25 ikasle Buru Beltza elkartearekin solasean aritu dira 2 orduz.

Elkartearen helburua Manex Buru Beltza hazleak biltzea eta haien sustengatzea da.

Lea Pitzini, elkartearen animatzailea eta Laurentx, Senpereko artzainak, haien lan molde aberatsak azaldu dizkiete ikasleei.

Milesker Lea eta Laurentxi ikasleengana...

Orotarik | 2025eko Apirilaren 24a

Haziak mintzo

Pilotaren inguruko proiektu zoragarria Ezpeletako ikasleentzat

Martxo hasieratik, Ezpeletako CPtik CM2rako ikasleek pilota tradizionalaren inguruko proiektu batean parte hartu dute. Ostiralero, gogotsu etortzen ziren ikasleak esku-huskarekin, xarearekin, xisterarekin eta palarekin jolasteko. Motibazio handiz eta irribarrez parte hartu dute saio guzietan!

Helburua: euskal pilota ezagutzea eta praktikan jartzea, elkartasunez eta...

Orotarik | 2025eko Apirilaren 24a

Haziak loratzen

Gipuzkoako trenbidea

Hitz eginen dizuet Gipuzkoako trenbideaz. Lehenik, jakin behar da lehen trenbidea eraiki zela Ingalaterran 1830ean Liverpool eta Manchester artean. Handik Europa osoan trenbidea garatu zen. Gipuzkoan, industria-iraultza berandu iritsi zelako eta lehen gerla Karlista zela eta, trenbidea berandu iritsi zen.

Lehen trenbidea Beasain-Donosti sortu zen 1863an eta handik Gipuzkoako trenbidea biziki fite garatu zen,...

Orotarik | 2025eko Apirilaren 17a

Kukumarro

Sakela

Arropetan sosen edo diruaren sartzeko sakola baduzu, sakola, zarpa edo patrika. Sos anitz edo guti izanki ere, hitz bat beraz gure sakolaz.

Sakela edo sakola, ororen buru, latinetik heldu da: SACCUS baita bainan frantsesetik iraganik, "sac" hitzak gure zakua eman baitu eta bazen lehenik frantsesez zaku ttipia "saquel" edo "sachel", "sachet" deitzen zena. "Saquel"-etik sakel eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016