Orotarik | 2025eko Maiatzaren 29a

Itsas bazterretik

Errobi proiektua bidean...

Heldu den ekainaren 5ean, Errobi rock talde mitikoko bi kantariak Anje Duhalde eta Mixel Ducau kolegiora etorriko dira, 3.eko ikasleei beren historia eta euskal rockaren hastapenak kontatzera.

Proiektu pedagogiko hori hainbat irakasgairen artean landuko da. Musikan, azterketa musikologia pixka bat egiteaz gain, sorkuntza lan berezia obratuko da, Aaronekin. Euskaran, Mathilde eta Ikerrekin, Errobiren kantu...

Orotarik | 2025eko Maiatzaren 29a

Haziak mintzo

Gu ere Euskaraldira

Euskaraz ari gara ikasgelan, bainan eskolatik kanpo?... Zergatik euskaraz ikasi? Klasean erantzun frango atzeman ditugu:

- Matematikak eta zientziak euskaraz egiten ditugulako,

- Gure ama hizkuntza delako,

- Ez galtzeko maite dugun euskara,

- Bakantzetan, beste probintzietako euskaldunekin aritzeko,

- Jende gehiagorekin mintzatzeko,

- Anitz mintzaira menperatzeko,

- Maite...

Orotarik | 2025eko Maiatzaren 29a

Haziak loratzen

Dolores Ibárruri, No Pasarán!

La Pasionaria (3/4)

1919an, "Komunista Internazionala"-tik hurbildu nintzen, eta normala zen bezala "Espainol alderdi komunista"-rensorreran parte hartu nuen, Errusiako ereduan. Luzaz aktiboki parte hartu nuen, 1930ean nere ibilbidearen logikan hautetsi izan nintzen "Comite Central"-an. Nere funtzio berriek Madrilera eraman ninduten. Onartu nuen....

Orotarik | 2025eko Maiatzaren 22a

Kukumarro

Frantses iraultza denborako hilabete egunak

Jakina da gauza bat izendatzen duenak frangotan bere indarra erakutsi nahi duela eta bere ikusmoldea besteen gainetik ezarri nahi duela. Leku izenetan gertatzen da.

Frantses Iraultza agitu zelarik iraultzaileek erabaki zuten hiri anitzetako izenak kanbiatzea, zaharkituak zirelakoan edo erlisionearekin lotuegi zirelakoan edota ez baitziren aski frantsesak mintzairaren aldetik....

Orotarik | 2025eko Maiatzaren 22a

Itsas bazterretik

Bertso saioa 6 eta 3.endako

Piarres Larzabal kolegioko 6 eta 3.eko ikasleek, euskara kurtsoetan bertsolaritza eta ahozkotasuna lantzeko helburuarekin, Bertsularien Lagunak elkartetik etorritako Josu Txoperena bertso irakaslearekin sei saio igaro dituzte.

Lanketa horri bukaera polit baten emateko asmoz, martxoaren 25ean asteartez, bertso-saioa ukan genuen kolegioan, Maddi Ane Txoperena eta Irantzu Idoate bertsolari gazteen eskutik....

Orotarik | 2025eko Maiatzaren 22a

Haziak mintzo

Maskarada Altzaiko eskolan

Agur agur, Herria aldizkariko irakurle maiteak! Gü gira Altzaiko ikasleak!

Negü hontan, Altzaiko herriak dü maskarada antolatü. Beraz gük ere eskolan, maskarada ttipi bat antolatü dügü.

Lehenik, maskaradako Pitxu, Buhame Jauna eta Kabana jinarazi dütügü gelalat beren kargüa haiekin aipatzeko, beren aholküen emaiteko.

Gero irakasleek kargüak banatü dütie ikasleen artean...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016