Orotarik | 2025eko Ekainaren 19a

Haziak mintzo

"Street art"

Aurten, Donazaharreko San Mixel eskolako proiektua "Street art"-arilotua izan da. Urte hastapenetik, arte forma hori deskubritu dugu. Lehenik, aste guziz, tailerren bidez, "Street art" estiloko artista eta teknika desberdin batzuk ezagutu ditugu. Ber momentuan, teknika desberdin horiek (marrazki moldeak, tindu espraia, kolazinta, pegatinak...) entseatu ditugu.

Udaberri hastapenean, Baionako karriketan "Street art"...

Orotarik | 2025eko Ekainaren 19a

Haziak loratzen

Bisitan, Herria euskal astekarian

AEKko irakasleari esker, gelan egin testuak Herria astekarian ere irakurtzen ahal ditugu "haziak loratzen" sailean, ze istorioa! Ondorioz, Herria deskubritzeko animatu ginen eta udaberrian,Ainhoak, kazetari eta idazleburuak,errezebitu gintuen Uztaritzeko bulegoan. Ainhoak gure galderei erantzun zien,bere lanari, formakuntzari buruz eta Herriaren...

Orotarik | 2025eko Ekainaren 19a

Kukumarro

Musika?

Egun batez hemen berean soinua zer den aipatu genuen eta musika ere. Erakutsi nahi nuke euskaraz badela musika eta musika nahiz ez diren anitzetan erabiltzen musika hitzak izaten ahal dituen beste erranahiak.

Musika euskarazko hitza dudarik gabe. Badira jende franko izena ere Mujica, Mugika, Muxika dutenak bainan hor musikarik ez da entzun behar. Bizkaian bada herri bat Muxika izena duena.

Baina trufatzen delarik,...

Orotarik | 2025eko Ekainaren 12a

Haziak loratzen

Poloko auzoa

Baionako muino batean sortu nintzen, 1930eko hamarkadan. Luzaz, ene jabe zegoena Frantziako armada zen; armadari elikadura emateko balio nuen. Hala ere, egun batez, gizon aberats batek ene lur guziak erosi zituen. Armadaren administraziotik zetorren eta garai honetan, jende haiek diru asko zeukaten. Etienne Balsan deitzen zen. Balsanek erosi zituen lurrak berehala tokiko aristokraziari saldu zizkion.

Ni,...

Orotarik | 2025eko Ekainaren 12a

Kukumarro

Arrapirua

Haurrak ukaitea familian gauza arraroa ez dela ez dut ukatuko bainan hortaz ere beste gai zonbaiten inguruan bezala jendeen ikusmoldea kanbiatu da dudarik gabe. Hainbesteraino non hitz batzu itzaltzen ari diren, haien erabiltzea minkor dela atzematen baitugu egungo egunetan. Adibide bat emanen dut ahateak egiten duen umearen izenaz, hots, arrapiruaz.

Gure aitamen denboran oraino familietan ez zen arraro haur anitz ukaitea,...

Orotarik | 2025eko Ekainaren 12a

Itsas bazterretik

"Aldaketa klimatikoa" eguna Baionan

“Aldaketa klimatikoaren" proiektua abiatu zen Seaskako 4 kolegioetako fisika eta zientzia erakasleengandik: 4. mailako ikasleak gai horren inguruan lanaraztea zen asmoa, gaur egungo ingurugiro arazoen larritasunari begira.

Tematika horren inguruko lanketa ikastetxeka ezberdinki landu arren, 4 kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen. Piarres Larzabal kolegioan, Drive...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016