Orotarik | 2025eko Ekainaren 12a
Mugerreko eskolako antzerkia: elkarrekin hazten, euskaraz sortzen
Aurten gure ama eskolako elebidunok, euskal kulturaren arte nagusietako bat landu dugu: antzerkia. Urte osoan zehar antzerkiaren bidez emozioak adierazten, rol ezberdinak hartzen, hiztegia aberasten eta, batez ere, euskaraz mintzatzen ausartzen ikasi dugu. Prozesu eder eta aberasgarria bizi ukan dugu, etapa ezberdinetan, elkarrekin.
Antzerkia mailaka landu...
Orotarik | 2025eko Ekainaren 05a
Soinua
Badu zonbait urte musikaren eguna edo soinuaren eguna ospatzen dela; musika eta soinu hitzez bi gauza erran nahi nituzke. Ezen musika erran gabe soinu erraitea ez baita gaizto.
Soinua, bistan da latinetik heldu da, sonus, frantsesez "son". Latinez azantza, harrabotsa, zarata, ez baitezpada goxoa, arhana edo oihartzuna ere, edo azentua, ahoskera, mintzatzeko manera...
Orotarik | 2025eko Ekainaren 05a
Egun polita maiatzaren 16an Hazparnen
Lehenik eta behin, gure eskolako ikasleek emanaldia prestatu genuen "Euskal haziak zuzenean" ekimenerako Hazparnen. Eskola pribatu batzuekin elkartu genituen. Horretarako, dantza eta antzerki ttiki bat egin genuen beste eskolekin batera. "Bulego" taldearen kanta batekin dantza ikasi genuen. Hasieran, pausoak zailak ziren, baina...
Orotarik | 2025eko Ekainaren 05a
Dolores Ibárruri, No Pasarán!
La Pasionaria (4/4)
Nere bizia ez da sekulan izan arrunta baizik eta bete-betea, aberatsa zen! Bainan, zenbait sakrifiziorekin, gogorrena nere seme-alabengandik banatzea izan zen!
1936ko uztailean, gerla zibila hasi zen. Barne ministeritzan deputatu bezala hitza hartu nuen, Errepublikaren defentsaren alde. Langileei, laborariei, antifaxistei, emazteei...
Orotarik | 2025eko Ekainaren 05a
Antzerkia "in english" 5, 4 eta 3.endako!
Maiatzaren 16an ostiralez, "Ma langue au chat" konpainiako hiru ingeles antzezlariren harrera egiteko plazer ukan du Piarres Larzabal kolegioak.
Bosgarren, laugarren eta hirugarreneko ikasle guziek eguneroko bizitzako gaiak osoki ingelesez landu dituzte, aktoreek proposaturiko tailerretan parte hartuz.
Murgiltze dibertigarri baina zorrotza, ikasleei bi orduz ingelesez trukatzeko parada...
Orotarik | 2025eko Maiatzaren 29a
Zelaia eta ordokia
Norbaitek aipatu dit ea zelaia eta ordokia gauza bera ote zen euskaraz. Egia erran, bi izenen erranahia ez da erraz bereizten. Iduri luke zelaia eta ordokia erraiten dela leku batean ez delarik ez patarrik, ez aldaparik, ez maldarik.
Jende izenetan zelai izena gehiagotan agertzen da ordoki baino. Kirolari esker izen franko entzuten ditugu eta gure aitamek (aitak amak baino gehiago halere) errugbi munduan ezagutu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016