Orotarik | 2025eko Uztailaren 03a

Haziak loratzen

Amelinaren bizian asmatua den zerbait bada. Zer den asma dezakezu?

Ni, Amelina Devant Le Gall, emakume indartsua (1/2)

Duela aspaldi hil nintzen baina nire arimak beti Baionan geratu nahi du nire bihotzeko herria delako. Nire arimari Baionan gaindi ibiltzea biziki gustatzen zaio. Nahiz eta aldaketa anitz izan, nire auzo gogokoenak lehen bezala aurkitzen ditut baina orain, gauza ikusgarriak...

Orotarik | 2025eko Ekainaren 26a

Kukumarro

Auzoa

Laborarien munduan eta hirian bizi diren jendeen artean bada hitz bat molde bat baino gehiagotan erabiltzen dena. Auzo hitza aipatu nahi dut. Auzo edo hauzo eta Zuberoan aizo.

Auzo hitzak alabainan bi gauza adierazten ditu: alde batetik jendea, jendeak, eta bestalde jende hori bizi den eremua. Beraz erran daiteke lehenik: "ene lehen auzoa ona da" edo "elektrizitatea biziki berant...

Orotarik | 2025eko Ekainaren 26a

Itsas bazterretik

Kirol egokitua 5.ean

Aurten, Piarres Larzabal kolegioko 5.eko ikasleek kirol egokituari buruzko aste berezia ukan dute. Aste hau Gipuzkoako kirol egokituko federazioarekin batera eramana izan da. Aste honen helburua inklusioa sustatzea izan da, ikasleen enpatia lantzea eta desgaitasunei buruzko estereotipoak haustea.

Hala nola, ekainaren 2an astelehenez, 3 gelek Gipuzkoak federazioko bi langilerekin sentsibilizazio saioa ukan dute,...

Orotarik | 2025eko Ekainaren 26a

Haziak mintzo

Bortua ezagutzeko asmoz...

Ekainaren 2 eta 3an, Mayorga eta Etchecoparreko sail elebiduneko 5.ekoek bi egun pasatu genituen Irisarriko Ospitalea zentroan.

Egonaldi horren helburua gure inguruetako bortuak hobeki ezagutzea izan zen.

Manu Iñarra animatzaileari esker, ikasleek Euskal Herriko bortuei buruz gehiago ikasi zuten. Nahiz eta mendi hauek ezagunak izan, misterio pixka bat beti...

Orotarik | 2025eko Ekainaren 26a

Haziak loratzen

Erronka kantua

Azalpena: guretzat, Seguran (Gipuzkoan), Iparra-Hegoa ekimeneko azken egunean parte hartzea ele berri edo euskaldun berri gisan, harat joatea kantatzera egiazko erronka zen.

Begi kliska bat eginez abentura horri, kantuaren aipagaiek euskararen errealitatea agerian uzten dute: euskara dakitenek ez dute hainbeste baliatzen hemengo hizkuntza eguneroko solasetan. Hizkuntzari bere tokia emateko erronka handia beharko dugu...

Orotarik | 2025eko Ekainaren 19a

Itsas bazterretik

Errobi taldea bisitan kolegioan!

Joan den ekainaren 5ean, ostegunez, gure kolegioko 3.eko ikasleek Errobi musika talde mitikoko bi kantarien bisita ukan dute: Anje Duhalde eta Mixel Ducau.

Duela 50 urte pasa, bikote hark zuen euskal rocka sortu, eta ondotik ezagutu ditugun talde hoberenek ildo horretan segitu zuten. Azken hilabete hauetan, Errobi Euskal Herrian gaindi ibilki da kontzertuz kontzertu, iraganeko izpiritura itzuliz....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016