Orotarik | 2024ko Agorrilaren 29a
Finkatu bezala iragan da agorrilaren 11n Alozen Bertsularien Lagunak elkarteak antolatu lehen Ligets bertsu sariketa. Hitzartu sei protagonistak hor ziren: Irantzu Idoate, Joanes Etxebarria, Xan Alkhat, Johañe Sarraillet, Nahia Sasco eta Aitor Servier, denak Xabi Elgarten aginduetara. Saio oso klasikoa puntuagarri ziren lanen aldetik, ofiziotan zortziko handi, zortziko eta hamarreko ttiki eta birana lan bakarka. Azkenean Aitor Servier-ek eskuratu du lehen txapel hori. Adixkidantzazko...
Orotarik | 2024ko Agorrilaren 29a
Ignace Etxehandi beneditar fraidea
Agorrilaren 8an zendu da Ignace Etxehandi beneditar fraidea, Belokeko monasterioan. 93 urte zituen. Sortzez Eiheralarre Kondixenekoa zen, sei haurridetan hirugarrena, bataio izenez Jean (fraide bilakatzean zuen Ignace izena hartu). 11 urtetan sartu zen Belokeko eskolan, geroxeago harat segituko zuela ere haren anaia Martzelek. 1955ean apez ordenatua izan zen. Monastegiko etxaldean eginen du urte luzetan lan, artzain gisa,...
Orotarik | 2024ko Agorrilaren 29a
Didier Borotra
Miarritzeko auzapez ohia zendu da joan den astean, AVC bortitz batek jorik. Baionako ospitalera altxatua izan zen baina ez du iharduki. 86 urte zituen, egun batzuk barne 87 bete beharrak. Euskal Herriko bizi politikoa handizki markatu duen gizona izan da. Politikoki, zentrista zen. Arbonako auzapez izan ondoan (1971-1977), Miarritzeko kontseiluan sartu zen, Bernard Marie zenaren (Michèle Alliot-Marie-ren aita) axuant gisa lehen batean, baina bi gizonek...
Orotarik | 2024ko Agorrilaren 29a
Ttale Ouret artzaina
Agorrilaren 7an zendu da Ttale Ouret artzaina. 83 urte zituen. Suhuskunekoa zen sortzez, Idiaia etxaldekoa. Lehen batean apez bilakatu zen, zenbait urtez besteak beste Euskaldun Gazteria mugimenduko (MRJC) omonier egonik. Bainan 1974an artzaingoari lotu zen, lurrik gabeko artzain soil gisa ibiliko dela urte luzetan, artetik apezgoa utzirik. Iratiko gainetan zaukan etxola, Artxilondotik harat, Kontrasaron, neguan aldiz Zaron da kokatu Jeanine...
Orotarik | 2024ko Agorrilaren 29a
Michel Berger milafrangarra
Agorrilaren 7an zendu da Michel Berger. 93 urte zituen. Sortzez Neuilly-sur-Seinekoa zen, aspaldian euskal herritartua. Ofizioz arkitektoa zen. Milafrangako auzapez egon zen 1977tik 1983ra. Politikari emana zen, hauteskunde zenbaitetan bere burua aurkezturik, kantonamendukoetan eta deputatu gai gisa ere, azkenik Abertzaleen Batasunarekin, hain zuen Euskal Herriari buruzko atxikimendu handia. Euskal Departamenduaren aldarrikapena errotik...
Orotarik | 2024ko Agorrilaren 29a
Euskal Haziak elkarteak urtero idazketa txapelketa antolatzen du. Aurtengo gaia "Hitza ahoan" da: hitz arraroak, hitz galduak eta hitz bakanak erabili behar ukan dituzte idazleek!
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016