Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 11a

GIZONKERIA BETI ALAN...

Euskal Herrian gizonkeriak

Azken hogei urteotan,

Ehun-ta hemezortzi emazte

Hil omen ditu etxetan!

Daukan "on"tasun guzia galtzen

Ere du holakoetan...

Bere burua ezin kontrola,

Herra alan bihotzetan...

Gogo onaren laguntza behar,

Zerbait "on"eratzekotan!

Zenbat miseria, sufrimendu

Jasaiten ote duten ba...

Kasu horretan aurkitzen diren

Bikoteek nola aipa?

Eta haurrak baldin badituzte,

Haien mina...

Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 11a

"Noël made in China"

Eguberri kari markatu ninduen erreportajea aipatu nahi nizueke, "Noël made in China" du titulua. Hiri ttipi baten eguneroko bizitza agerian ematen digu, han Eguberriko apaingarriak fabrikatzen dituzte. Irudiak harrigarriak dira: Yiwu hiritxoak Eguberri bere bihurrarazi du, hango milaka dendek mundu osoan Gabonetako produktuak saltzen eta barreiatzen dituzte.

Gu zalantzan jartzeko zerbait seinalatzen digu langileen eguneroko errealitate gogorraren eta objektuen...

Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 11a

Joseba Iratzoki Arretxean

Bagenekien abenduaren 5ean euskarako kurtsoan, musikari profesionala etortzekoa zela, baina ez genuen batere pentsatzen Joseba Iratzokirekin horrelako esperientzia biziko genuela. Hau sorpresa! Gelara sartzean, gitarra eta anplifika-gailua beste tresnen artean pausatuak, berehala ulertu genuen zoragarria izanen zela. Bere ibilbidea partekatu digu, kontatuz zein izan diren bere bidaiak eta kontzertuak, Beratik Londresera, Madriletik Buenos Airesera. Kantuz eta musikaz alaiturik, azaldu digu...

Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 11a

Oiartzungo soinuen museoan!

Abenduaren 12an, asteartez, bosgarreneko ikasleekin Oiartzungo Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa bisitatu genuen.

Bisita gidatuan, soinu-tresnen funtzionamenduaz gain, nork, non, noiz eta zein funtziorekin erabili diren jakiteko aukera izan genuen. Ikasleek erakusketaren 400 soinu-tresna horietako batzuk zuzenean entzuteko eta jotzeko aukera ukan zuten.

Bisita hots-jostailuen tailer batekin osatu genuen, kasu honetan burrunarekin. Burruna eraikitzeko egur xafla bat zizelkatu eta...

Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 04a

"Pindar" euskal kulturaren alde

2020tik Euskal Elkargoak kultur praktika amateurren eta profesionalen arteko hurbilketa bultzatu du "Pindar" proiektuen deialdiarekin.

2023an, 30 proiektuk eskuratu zuten Euskal Elkargoaren laguntza, Ipar Euskal Herrian zehar ehunka parte hartzaile biltzen dituzten elkartek laguntzeko, lurraldeko praktika amateurren bizitasuna islatuz. Lagunduak izan direnak:

Hazparneko "Les Jeunes Basques" elkarteari laguntza eman zion Haitzmendi danbor fanfarre orkestraren 110....

Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 04a

BRU(T)

Frantzia, emigrazio oldeei barrikadatuko duen legea pasatu da beraz. Ez zuten erreza orain arte, hemendik aitzina are gogorragoa dukete, Europara etorkizun bila datozen atzerritar jatorriko haurrideek. Emigrante gehienak Frantziatik pasatzen baino ez dira. Legea, hargatik, pentsatua da, RN alderdiko ideologiaren aizolbean, Frantzian jada bizi eta lan egiten dutenak ustezko frantses sistema sozialaren ezti-ontzitik urruntzeko, alokazioak, alokairu eta mediku diru-laguntzak ukan ditzaketenen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016