Orotarik | 2024ko Maiatzaren 09a

KUKUMARRO: Gosea

Gosea aipatzen delarik, kasik erran daiteke gosea norbait izan dela, pertsona bat izan dela eta norbait hori beldurgarri zela gure aitzineko jende anitzentzat. Guk bederen gosea edo gosetea zinez ezagutu dugula ez dezakegu erran: zerbaiten jateko esperantzarik ez duen jendearen egoera ez dugu ezagutu.

Gramatikaren aldetik erran behar da gose naiz, egarri naiz, naiz ingelesez bezala eta ez gose dut nahiz gero eta gehiago entzuten den, espainolez eta...

Orotarik | 2024ko Maiatzaren 09a

BIKOTE KRISIA

Etorri behar zuena etorri da gure bikotera ere. Badu kasik berrogei urte elkarrekin gaudela, aspaldian ezkonduak, bi haur orain handiren guraso. 80 hamarkadan ezagutu ginen Baiona Ttipiko ostatuetan, gau oroz garagardo epel basoak hustuz, biak osagarriaren alorrean lanean, euskal munduko orduko ghettoan, ETA eta IK erakunde armatuen diskurtsoen meneko konbentzitu, musika onak "martxa eta borrokaren" bideak azpatzen zizkigula. Uste dut oroitzapen horiek gure belaunaldiko askoren altxorrak...

Orotarik | 2024ko Maiatzaren 09a

ZU

Zure itzulian

Barranba

Karraska

Marruma

Eta zu bakarrik


Zure itzulian

Jendea

Axola

Gabea

Eta zu

Bakarrik


Zure itzulian

Mundua

Hotz hotza

Jarria

Eta zu

Bakarrik


Zure itzulian

Jendea

Lasterka

Norat ba

Eta zu bakarrik


Zure itzulian

Zeruan

Iguzki

Nehor so

Eta zu bakarrik


Goiz batez...

Orotarik | 2024ko Maiatzaren 09a

Argazki lehiaketa

Lurramak argazki lehiaketa antolatzen du azaroaren 8tik 10era iraganen den ediziorako. Argazkia afixarako erabilia izanen da. "Laborantza herrikoiaz bizi eta elika gaitezen" da irudikatua izan beharko duen aurtengo tematikoa. Argazkiak hiru ezaugarri bete beharko ditu: bi formatutan erabili ahal izatea (horizontalean eta bertikalean), jendearen baimena behar da argazkian norbait agertzen bada eta argazkia Euskal Herrian hartua izan behar da. Irabazleak 150 euroko balorea duen ekoizleen...

Orotarik | 2024ko Maiatzaren 09a

Etxekopar kolegioko ikasturteko ateraldi pedagogikoa

Joan den urtean Iparraldeko itsas bazterrera izan ondoan, aurten Etxekopar kolegioko ikasle elebidunek eta opziodunek Aldude baleako bazter xoragarriak eta Banka herriak gordetzen duen gaitzeko ondare historikoa deskubritu ahal ukan dituzte, urriaren 2 eta 3an.

Egonaldia, rafting kirol aktibitatearekin hasi genuen, Errobia jautsiz Arrosa eta Bidarrai artean. Ondotik Bankako Olhaberrin, meategien interpretazio gunean, Mikelek kobrezko meategien aurkezpen historikoa aurkeztu...

Orotarik | 2024ko Maiatzaren 09a

Modaz kanpokoa da!

Igande euritsu eta triste batean, argazki zaharrak bereizten ari nintzen eta etxean albumak gordetzen. Ahantzi zitzaizkidan familiaren irudi batzuk, egun hartan berriz aurkitu nituen.

Kausitu nuen lehen argazkian agertzen zen aitaren aldeko aitatxi, herriko frontoian pilota jotzeko prest, galtza beltzez eta betrelez jantzirik, espartinak oinetan eta noski txapela buruan, baita atorra xuria eta horrez gain... gorbata!

Imajina dezakegu jende anitz azpiko-trikotaz eta galtzamotzez...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016