Orotarik | 2024ko Apirilaren 18a

Kukumarro: Daunatua eta jinkottipia

Ba omen dira jendeak botere edo bertute bereziak dituztenak besteeri ongi egiteko edo min emaiteko. Egun on egiten dutenak aipatuko ditut. Entzun dukezu euskaraz hitz andana bat sorgin hitzaz kanpo, izan dadin, daunatua, salutadore, azti edo jinkottipi.

Salutadore bestaldean gehiago erraiten da eta zernahi gisaz frankotan salutadorea da zazpi seme edo zazpi alaba segidan mundura ekartzen duelarik ama batek, zazpigarren hark ba omen du botere berezia....

Orotarik | 2024ko Apirilaren 18a

Euskal Argentinaren biltzar nagusia

Urte oroz Euskal Argentina elkarteak bere lagunak Lekunberrira gomitatzen ditu, aurten ere 40 bat pertsona hurbildu dira.

Monika Legarto presidenteak hurbilduak ziren guzieri ongietorria egin eta, 2023ko elkartearen berri eman du.


2023ko urteari begira

Elkartean jende berria sartu da, 2022an 71 bazkide ziren, 2023an 86. Argentinara joan diren euskaldunen arbasoak bilatzea, bai eta han bizi direnek ere Euskal Herriko erroak dituzten familiak...

Orotarik | 2024ko Apirilaren 18a

Hatsaren Poesia

Aurten 26. Hatsaren Poesia liburua aurkeztu dugu, 126 olerkarik parte hartu dugu, horien artean, 18 hatsakide berri izan dira. Senpereko Larraldean bildu gara beste urte batez Euskal Herri osoko eta euskal diasporako poetak eta poesiazaleak, gutarteko zubi poetiko hori iruten segitzeko, gutarteko sarea ehuntzen jarraitzeko. Hatsaren poesiaren itsasontzia itsasoratu da jada Senperen beste urte batez, almirante, kapitain, lemazain eta eskifaia eder handi batekin.

Marinel zaharra...

Orotarik | 2024ko Apirilaren 18a

MUNDUAREN PARADOXAK

Uhin ideologiko kontradiktorioetan itotzen ari da gure mundua: kolapsoaren mehatxua hurbilago eta gu galduago. Kapitalismoak -lasai, ni ere kapitalista naiz, kapitala daukadalako eskura...- bere bidea urratzen du, deus gertatzen ez balitz bezala, buruzagi politikoak, herritarrak eta lobby ezberdinak kapitalismoaren negoziaezintasuna finkatzen ari diren artean. Ikusi dugu azken hilabeteotan, "agrobiznezaren" krisiarekin, mende erdiko atzera-jauzia egin dugula ezinbesteko neurri ekologikoen...

Orotarik | 2024ko Apirilaren 18a

Bilbo/Hazparne trukaketa

Martxoaren 10etik 15era, Bilbo/Hazparne trukaketa egin da. Alde batetik Lauro ikastetxeko ikasleak eta bestestik Ursuia kolegioko ikasleak. Orotara 58 ikasle ginen. Denek helburu bat genuen: euskararen eta euskal kulturaren bitartez elkar ezagutzea. Izan ere, irakasleek Elkanori buruzko pastorala muntatzea erabaki zuten.

Igande arratsean, Lauroko ikasleak, Xiberoako maskaradak ikusi ondoan, Hazparnera arribatu dira. Bikoteak osatu eta guziak etxera sartu gira. Biharamun goizean hasi...

Orotarik | 2024ko Apirilaren 18a

EuskarAbentura aipagai 3.eko ikasleei!

Joan den martxoaren 28an, ostegunez, 3.eko ikasle guziak elkartu dira kolegioko IDZtan EuskarAbenturaren aurkezpena entzuteko. Joana Erdozaintzi Etxartek azalpenak eman ditu.

Quizz ttipi baten moduan egin galderei, kolegioko zaharrenek hiru aukeren artean erantzun egokiak atzeman behar zituzten.

EuskarAbentura, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 15-17 urte...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016