Orotarik | 2024ko Martxoaren 28a
Hau da euskarazko liturgiaren atari ofizial berriaren helbidea Baiona, Lezkar eta Olorongo elizbarrutiarentzat.
Aspalditik igurikatzen zen tresna berri hau Euskal Herriko parropien, apezen, liturgi talde eta animatzaileen, parropietako koralen eta organisten zerbitzuko da.
Baionako elizbarrutiak bi herenerako eta Kanta Jaunari elkarteak heren baterako finantzatua izan da.
Zer du gaur egun atari berri horrek?
Irakurgaiak - Bibliako irakurketen...
Orotarik | 2024ko Martxoaren 28a
Korrika 23.-aren Baionako azken kilometroen eromenaren ondotik, zer erran? Hatsanka moldatzen dut kronika hau, andreak aldamenean, ezki ura prestatzen duen bitartean, bion arranpak sendatzeko. Hamaika egunez egiazko herri harroa izan gara, haro handikoa, aro ona lagun bistan dena! Argi gelditu da herritar kirolariak garela, beti lasterka gabiltzalako, eta ez bakarrik Korrikaren karietara: erosketak egiterakoan, karga polizialen aitzinean, hurkoa karrikan solastatu nahi ez dugunean, ihesera...
Orotarik | 2024ko Martxoaren 28a
Martxoaren 14an, ostegunean, arratsalde apalean, Urruñako Leclerc dendako su gorrian, kolegioko ikasleak, lankideak, familiak eta famili ohiak elkartu dira euskararen lekukoa aitzinera eramateko, "Harro Herri" izanez, azterketak euskaraz kamisetak ezarriz, pankartak gora altxatuz eta ozenki oihukatuz. Zinez, momentu zoragarria izan da eta hurbildu diren guziak eskertzen ditugu.
Txalo bero bat ere 6.eko Enekori, 5.eko Osoitzi, 4.eko Imanoli eta 3.eko Eheinari lekuko eramaileak...
Orotarik | 2024ko Martxoaren 28a
Korrika martxoaren 14an hasi da eta martxoaren 24an bukatu da. Gau eta egunez, Irundik Baionarat jendeak korrika egin du, gelditu gabe lekukoa pasaraziz.
Hameka egunez Euskal Herria zeharkatu du. Kanbon martxoaren 14an ostegunarekin pasatu zen, gaueko hamarrak aldean (22:30).
Guretako, parte hartzeko berant egiten zuen, ohean ginen!
Bainan gure eskolarekin eta Kanboko beste bi eskolekinbatera Korrika Ttikiegin dugu. Horretarako, bizkarrekoa soinean, gure hiria animatzeko...
Orotarik | 2024ko Martxoaren 28a
Liburu eder bat gehiago, plazaratu berria du Henri Duhau senpertarrak: "Zirikolatz dantzari taldea", bere kontu argitaratua. Senperen loratu den taldea dugu Zirikolatz hori, lehen batean SPUC kirol batasunari lotua (1972-1979), ondotik bereber ibiliko dena (1980tik aitzina), kirola eta euskal kulturaren uztartzeak nekeziak ezagutu baitzituen. Henri Duhauk kondatzen dauzkigu urte horiek, sortzea, garatzea eta independente bilakatzea, Henrik...
Orotarik | 2024ko Martxoaren 21a
Egun urdeaz egiten den janari berezi batez politeziaz mintzatuko gara. Egia erran, urde-odolaz eginik ere delako janaria, erlisionearekin eta gizatasunarekin lotura baduela ikusiko dugu.
Alabaina, gastronomia aipatu behar dut nahiz behar bada modatik kanpo den delako janaria, kolesterol frango ekartzen duelakoan edo seguruenik, urdea ez baita kasik etxean hiltzen. Tripota edo odolkia zer den badakigu, lukainkak ez du sekreturik. Urdearen heste mehe ala heste lodi ez da gauza bera eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016