Orotarik | 2024ko Martxoaren 21a

Euskal Herriko XV. mus txapelketa

Duela hogei bat urte, zazpi probintziak bere baitan biltzen dituen Euskal Herriko Mus Federazioa sortu zen. Oraingo formatuan, hau da hamabosgarren aldia egiten dena. 2023ko azaroan hasi ziren kanporaketak herriz herri eta osora bi mila eta berrehun bikotek parte hartu zuten. 2024ko martxoaren 9an probintzietako finalak izan ziren eta Euskal Herriko final nazionala martxoaren 23an izanen da, Zuberoako Altzai herrian. Elkartzea eta ongietorria goizeko 9tan izanen dira kiroldegiaren...

Orotarik | 2024ko Martxoaren 21a

Euskal Argentinaren biltzar nagusia

Apirilaren 6an, larunbatarekin, Lekunberriko "Leku Berri" gelan iraganen da (10:00).

Ondotik bazkaria Lekunberriko Ibarnia ostatuan iraganen da.

Bazkariaren erreserbatzeko telefona huntara deitu behar da: 05-59-37-10-22 martxoaren 31ko berantenaz.

...

Orotarik | 2024ko Martxoaren 21a

Berdintasuna kirola da

Hautetsiak eta elkarteak biltzen dituen "Genero Berdintasunerako" Euskal Elkargoko batzordearen ekimenez, Emazteen Eskubideen Nazioarteko Egunaren baitan, emazteek kirolean duten lekuaren inguruan komunikazio kanpaina egiten ari da.

Errugbilaria, pilotaria, igerilaria, kanpaina honek hiru emazte kirolari profil ezagun aurkezten ditu. Kirolaren balioak biltzen dituen albiste olinpikoetan oinarrituz, kontzientziatzea da. Erronka da emazteeri leku gehiago emaitea, klubetan, federazioetan...

Orotarik | 2024ko Martxoaren 21a

Martxoaren 8a kolegioan...


Goizetik buruan, batzuk ubelez jantzirik, gela batzuetan aipagaia izanik, batzuen eskuetan logo bat agerturik edo jantzietan txapa bat eramanik, martxoaren 8a zen kolegioan.

Nahi zuten ikasleek, nahi zuten moduan, Emazteen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna aipatu eta aldarrikatu dute.

Egunero segi dezala!

...

Orotarik | 2024ko Martxoaren 21a

Eskolan gertakari eta proiektu anitz

Urte guziz bezala, eskolako besta iragan da Eguberriko bakantzak aitzineko igandean.

Aurtengo gaia zen munduko kontinente desberdinen bisitatzea kirola eginez bidenabargoan, laster Parisen iragan behar diren Olinpiar Jokoen karietarat.

Kantuak, dantzak eta antzerkia euskaraz eman ditugu.

Jendalde gaitza zinemako salarat hurbildu da gure ikusgarriaren ikusteko.

Herriko Etxeak opari bat deneri eskaini du eta arratsaldea bururatu dugu burasoek prestatu arratsaskari...

Orotarik | 2024ko Martxoaren 21a

7 urte nituelarik...

7 urte nituelarik, gurasoek Arrasatera bidali ninduten, Aita hangoa zelako eta familiako

gehienak bertan bizi zirelako.

Nahiz eta etxean euskaraz egin, eskolara joaten hasi nintzenetik pixkanaka frantsesa nere

egunerokoan leku garrantzitsua hartzen hasi zen. Aita-amek pentsatu zuten bi hilabete

euskara hutsezko ingurumen batean egotea ongi izango zela hizkuntza hobetzeko.

Jada bidaia bera abentura bat zen, beste ume baten izenarekin muga pasatu nuen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016