Orotarik | 2023ko Azaroaren 02a

"Liburu ibiltaria" kolegiotik abiatu da!

Aurten "Liburu ibiltaria" ekimen nazionala, Ziburuko Piarres Larzabal kolegiotik abiatu da.

Aurtengo gaia "Euskaldunak eta itsasoa" izanki.

Lan hori seigarren guziekin eramana izan da, euskara klaseetan, ideia ezberdinak ahal bezain hurbiletik segituz.

Proiektu trinkoa baina aberatsa izan da, bertan ipuinari hasiera eman baitugu eta lehen ilustrazioa sortu dugulako.

Txalo bero bat ikasle guziei!

Orotarik | 2023ko Azaroaren 02a

Arimen gauaren prestakuntza

Urriaren 31n Itsasun ospatu dugu arimen gaua, ikastola eta eskola publikoko ikasleekin.

Besta horrentzat, Ene Kantak-eko "Arimen gaua" kantuaren hitzak eta koreografia ikasi dugu.

Oihalezko mamu maskak prestatu ditugu, lastozko xapelak ezarri ditugu ere!

Baserritar jantziak janzten ahal genituen edo beltzez etortzen ahal ginen.

Gelan kalabazak marraztu ditugu eta musikan Neomaken "Ilargi berriak" kantua landu dugu.

Besta egun horretan karrika...

Orotarik | 2023ko Azaroaren 02a

"Xiberoa bihotzean eta gogoan"

Joseba Aurkenerena gure Urruñako berri emailea liburu berri batekin heldu zauku, Zortziko argitaletxeak publikatua. Plazer handiz hunen aurkezpena agertzen dugu.

Orotarik | 2023ko Urriaren 26a

Gernikako Arbola Urretxun

Urretxu gipuzkoar herriak Iparragirre seme kuttuna ohoratuko du azaroaren 26an: zehazkiago horren kanturik ezagunena ospatuko du, Gernikako Arbola. Duela 170 urte lehen aldiz jendaurrean kantatu zuen, eta urte buru hori zinez egokia da euskaldunen himno nazionala dugula oroitzeko.

Gure aitzinekoek holakotzat hartu zuten berehala mugaren bi aldeetarik, eta ordu litzateke Euskal Herriko hiru eskualde ofizialek maila horretan onar dezaten.

Azaroaren 26an beraz Urretxun "Gernikako...

Orotarik | 2023ko Urriaren 26a

KARRIKA HUTSEAN

Macron eta bere ministro neoliberal banda frantses gizartearen "de-zibilizatzeaz" mintzo den bitartean, munduko hamar estaturik aberatsena den honetan pobreziaren zifrak larritzen doaz.Gobernu-kideek bistan dena, ez dute loturarik egin nahi pobreziaren eta jendetzaren ezinegonaren artean. Egia da halaber, pobreziak ez duela edozer justifikatzen. Baina zerbitzu publikoek lurralde sarraskitu itxura dute, sosik ez duenak, argiki, zerbitzurik suntsituenak baizik ez dituela erdiesten ahal....

Orotarik | 2023ko Urriaren 26a

Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren berri

Lekorneko kontradantzak ikasi

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak (IDB), azaroaren 4an, Kanboko ezkerparetako dantza gelan (9:30), Lekorneko kontradantzak ikasteko proposamena egiten du. Heldu eta gazteentzat (15 urtetik gora), urririk den ikastaldia. Eguna bururatzean (18:30) kontradantzen jatorria eta historiari buruzko hitzaldia iraganen da.

Izena emaiteko:

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016