Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 25a
Presidente normal batek, eskolak zein neurritaraino biluziak, baliabidez pribatuak eta peko errekan diren ikustean, irakasle postuak eta finantzaketa egokiak iragarriko lituzke. Macronek ez, nonbait erabaki duelako zerbitzu publikoak erabat xurgatzea, jendeak "pribatuaren" aukera baizik ukan ez dezan ororen buru. Eskola "berrarmatzeko" bidean, halatan, uniformearen orokortzea, lehen mailan Marseillesa, ordu beteko ikasketa zibikoa bai eta, ahozkoa lantzeko, antzerki...
Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 25a
Urtarrilaren 8an, astelehenez, kolegioko ekipoak bigarren pedagogia eguna zuen bitartean, UDPS64 elkarteari esker, hirugarreneko ikasle guziei PSC1 lehen sorospenetako formakuntza eskainia izan zaie.
Talde handian, euskarazko teoria entzun dute eta talde ttipitan banaturik, praktika ariketak landu dituzte.
Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie: biktimaren babesa, urgentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten informazio guziak, itotzearen egoera,...
Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 25a
Bazuen orain zonbait aste Olentzeroren etortzea prestatzen ginuela gure eskolan.
Kantu eta dantza tradizionalak egunero errepikatzen genituen eskola osoko ikasleekin.
Abenduaren 15ean, menditik jautsia zen ikazkina gure artean zen neguburua seinale gisa. Musika, dantza eta kantuekin ongietorria egin genion, herriko karriketan ibiliz.
Ondotik, krakada goxo bat harekin partekatu genuen, Eguberriko giroan sartzeko. Heldu den urte arte Olentzero!
...Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 25a
Duela urte bat eta erdi, nire izena eman nuelarik Hiriburuko "Kantua Uhainan" parte hartzeko, ez nekien oraindik nor zen gizon gisako, burusoil eta euskaldun hori. Egun batzuk berantago, bere izena Watson entzun nuen eta ohartu nintzen abeslari famatua zela. Iparraldean, Nat eta Watson talde nahiko ospetsua izan arren, ez nuen ordu horretaraino haiekin harreman zuzenik. Berriz, garai hortik goiti, hilabetean hiru aldiz bederen Watson topatzen hasi nintzen, bai berak animatzen duen...
Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 25a
Joan den larunbatean jakin da Maite Idirin kantari ezaguna hil zela, 80 urte zituen. Ugao Bizkaiko herrian 1943an sortu zen, aspaldiko urte hauetan Angelun bizi zen.
1960 hamarkadan kantuz hasi zen, lehen kantaldia 1968an eman zuen. Francoren diktaduraren garaiak ziren, euskal kantagintzarentzat memento zailak, zentsura zela eta, 1969an arrazoi politikoengatik, lehenik
Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 18a
Bagira: mugimendu abertzalearen jardunaldiak
Urtarrilaren 27an, Kanboko Xalbador kolegioan Bagira mugimendu abertzalearen jardunaldiak iraganen dira. Mugimenduaren berfundaziorako eta heldu den hamarkadarako bide orriaren osatzeko gogoeta eguna izanen da.
Duela urtebete abiaturik, Bagira prozesua bururatzera doa. 1.500 bat abertzaleren artean egin inkestak heldu den hamarkadarako erronkak agerian utzi ditu. Oinarri hortarik abiatu eta, Aberri Egunean bide-orria...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016