Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 11a
Abenduaren 12an, asteartez, bosgarreneko ikasleekin Oiartzungo Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa bisitatu genuen.
Bisita gidatuan, soinu-tresnen funtzionamenduaz gain, nork, non, noiz eta zein funtziorekin erabili diren jakiteko aukera izan genuen. Ikasleek erakusketaren 400 soinu-tresna horietako batzuk zuzenean entzuteko eta jotzeko aukera ukan zuten.
Bisita hots-jostailuen tailer batekin osatu genuen, kasu honetan burrunarekin. Burruna eraikitzeko egur xafla bat zizelkatu eta...
Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 04a
2020tik Euskal Elkargoak kultur praktika amateurren eta profesionalen arteko hurbilketa bultzatu du "Pindar" proiektuen deialdiarekin.
2023an, 30 proiektuk eskuratu zuten Euskal Elkargoaren laguntza, Ipar Euskal Herrian zehar ehunka parte hartzaile biltzen dituzten elkartek laguntzeko, lurraldeko praktika amateurren bizitasuna islatuz. Lagunduak izan direnak:
Hazparneko "Les Jeunes Basques" elkarteari laguntza eman zion Haitzmendi danbor fanfarre orkestraren 110....
Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 04a
Frantzia, emigrazio oldeei barrikadatuko duen legea pasatu da beraz. Ez zuten erreza orain arte, hemendik aitzina are gogorragoa dukete, Europara etorkizun bila datozen atzerritar jatorriko haurrideek. Emigrante gehienak Frantziatik pasatzen baino ez dira. Legea, hargatik, pentsatua da, RN alderdiko ideologiaren aizolbean, Frantzian jada bizi eta lan egiten dutenak ustezko frantses sistema sozialaren ezti-ontzitik urruntzeko, alokazioak, alokairu eta mediku diru-laguntzak ukan ditzaketenen...
Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 04a
Duela 2 urte astekari huntan aipatu ginituen Filipe Oyhanbururen 100 urteak. Eguberri aitzineko astean 102 urtetan joan da. Oldarra eta Etorkin balleten sortzailea, koreografoa, musikaria eta kantaria, bere bizia sail horietan eraman du, euskararen sustatzaile izanez.
Lucia Barahona ilobak berrikitan aitatxiri buruz "
Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 04a
Oporraldi gisa, ene senarrarekin 3 aste iragan nituen herri batean, Almuñecar deitzen dena. AlmunÀŒ'ƒecar, Andaluzian kausitzen da, Mediterraneo itsasbazterrean, kosta tropikalean, Granada hegoaldean. 27.000 biztanle ditu, baina gero eta turista gehiago etortzen da. Han bizitza goxoa eta merkea dastatzen da. Han garelarik, guk ere bai.
Uste dut zazpigarren aldia zela AlmunÀŒ'ƒecara joaten ginela. Urtero, bertan oporretan diren gure lagunak topatzen ditugu. Elkarrekin Alpujarra...
Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 04a
Mauleko San Frantses kolegioko 3.elbidunak gira.
2023ko abentüaren 7an, Xiberoko industriaren egünean parte hartü dügü ODACE eta AZIA elkarteek antolatürik.
Bi taldetan zatitürik izan gira.
Lehen taldeak 2 enpresa bisitatü dütü: EBL (plastikako enpresa bat) eta Bilaka (tresnak marrazten eta egiten dütü industrari bürüz).
Bigarren taldeak ere 2 güne bisitatü dütü: Etché Securité Bildozen eta Irabarneko enpresa mintegia bisitatü dügü (Pépinière...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016