Orotarik | 2023ko Uztailaren 13a
Nor ez da egon uztaileko lehen hiru egunetan, telebistaren aitzinean, Frantziako Itzuliko kamera ezberdin eta askotarikoek gure herriaz ematen zuten itxurarekin aztoraturik? Bat batean, mende zaharretako ideologia morbidoak baztertu ditugu eta erran dugu, denek entzuteko moduan: zein ederra den gure herria, zein zabala, zein argia, zein anitza... Eta Frantziakoa izan arren, Tourra eskertu dugu pantailaren maldatik edo ipularretatik Basque decide zekarten ikurrinak inarrosiz. Hiru...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 13a
ADAM etxearen 4 saltegien jabea, Telleria jauna, ez, zure erranek uztailaren 4ko Sud Ouest egunkarian agertu komunikatu"ordainduan" ez gaituzte engainatuko. Ez duzu nehor engainatuko "eco-blanchiment" moduan argitaratu duzun agerian aipatzen duzularik "gizarte ardura, ingurumen ardura, enpresa laguntza, ingurumenari, lekuko eta gizatiar laguntza...".
Telleria Jauna, Olha etxaldea zureganatzeko erabiltzen duzun argumentazioan, ez duzu sekulan eros prezioa aipatzen. Ez duzu...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 13a
Uztailaren 23an, Garaziko eta Munhoa ikastolak, Garaziko eta Aezkoako sindikatuak eta Buru Beltza elkarteak antolaturik, aurten ere Ezterenzubiko Irupile lepoan iraganen da. Harat hurbilduko direnek ukanen dute zer egin, merkatua, haurren xokoa, zaldi eta gasna lehiaketa, ahantzi gabe oinezko eta VTT ibilaldiak. Holako besta ongi iragan dadin, animazio desberdinak proposatuak dira, bai eta jateko eta edateko, goizetik hasiz askari on batekin.
Ez duda Garaziko mendi xoragarri batean...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 13a
Iparraldeko Orkestrak 2023-2024ko kultura denboraldia aurkeztu du, "Rêvolution" izeneko programazio berriaren bitartez (ametsa eta bilakaera hitzak biltzen ditu), musika klasikoa lurralde osoan eta publiko guzientzat zabaltzeko xedea du.
Programa presentatu dutenek zioten, proiektu kulturalaren oinarria Euskal Herriko lurralde guzietan ibiltzea dela. Euskal Herriko Orkestrak herrien, elkarteen eta musikarien artean zubiak eta loturak sortzen ditu. Baionako agertokiaz gain,...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 13a
Doña Maria kolegioko 91 ikasle eta 9 erakasle Berlinera joan gira, apirilaren 23tik 28ra, Shoah historiaren inguruan iragan den bidai pedagogiko batetara. Bidai hori urte batez landua izan da, gure kolegiora etorri den Ginette Kolinkaren, Auschwitz kontzentrazio zelaitik bizirik atera dena eta Shoah memorioaren atxikitzailea, bisitari esker. Bidai aberasgarri honek aurtengo historiako programa lantzeko parada eman dauku. Egitaraua hauxe izan da:
- Oranienburg herrian den Sachsenhausen...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 13a
"Aldaketa klimatikoaren" proiektua, Seaskako 4 kolegioetako fisika erakasleengandik abiatu zen: 4. mailako ikasleak gai horren inguruan lanaraztea zen asmoa, gaur egungo ingurugiro arazoen larritasunari begira.
Tematiko horren inguruko lanketa, ikastetxeka, ezberdinki landu arren, 4 kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen. PLK kolegioan, drive dokumentuak erabiliz, taldekako joan jineko lan bat bezala landua izan da, 4. mailan fisikan, baina baita ere beste hainbat...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016