Orotarik | 2023ko Uztailaren 06a

Euskal diaspora eta Patagoniako Rocio gure kolegioan!!

Ekainaren 21a, 3.eko ikasleek Patagoniatik etorri zitzaigun Rocio Basterra ezagutzeko parada ukan dute.

Euskarako kurtsoetan euskal diasporaren gaia sakonki landu bagenuen, aukera ederra izan zen gure sekuentzia borobiltzeko.

Izan ere, Rociok aitatxi nafarra zuen, baina ez zuen ezagutu. Bere amatxik, argentinarra izanik ere, kontatzen zioen familiako hizkuntza ez zela espainola, baizik eta aspaldi beren hizkuntza lapurtua izan zitzaiela, euskara alegia.

Hortik datorkio...

Orotarik | 2023ko Uztailaren 06a

Egonaldia Irisarrin

Maiatzean Irisarriko "Ospitalea" zentroan bi egun eta gau bat pasatu ditugu, Kanboko CE2ko ikasleekin. Gaia ginuen: mendia. Manurekin anitz gauza landu ditugu, hala nola paisaiaren irakurketa, gure mendiko abere eta landare batzuen izenak, mendian ibiltzeko errespetuzko behar diren arauak besteak beste!

Ba ote dakizue zuek zer den diferentzia borda eta etxolaren artean? Lehena abereentzat aterbe bat da, bigarrena artzainarena.

Zohikaztegi batean (tourbière) ba ote...

Orotarik | 2023ko Uztailaren 06a

"Hala ere" itzuliaren bururatzea!

Biziki kontent gira azken finean iragartzea nun ospatuko dugun "Hala ere" itzuliaren bururatzea. Data eman genuen jadanik,2024ko urtarrilaren 5a, baina oraindik hiria eta lekua ez genizuen erran.

Donostian izanen da,Intxaurrondo kultur etxean.

Zergatik Donostia?

Alde batetik, bertan anitzetan jo dugulako eta beti ongi pasatu delako, bestetik, geografikoki zentrala ikusten dugulako, Euskal Herri osoko lagunak hurbilarazteko....

Orotarik | 2023ko Uztailaren 06a

500 MILA TALO

Haurrak ikastolan genituen denboran, emaztea errabiatua neukan, behar zuelako gurasoen parte hartzea segurtatzeko planifikatzen ziren lanetan inplikatu, euskararen etorkizunaren amoreagatik. Goizetik arrats terrentaz ari zitzaidan. Haren itzaletik, beraz, apairu prestatzen, ikastolen egoitzak eraikitzen, belarriak urratzen zituzten rock talde madarikatuekin gauak zuritzen, dantzaldiak antolatzen, gauaren bururaino ostatuak atxikitzen, baina bereziki taloak egiten eta...

Orotarik | 2023ko Uztailaren 06a

Olentzeroren Lagunak berriz Argentinara

Aurreikusia ez zen manera batean Olentzeroren Lagunak elkarteak bukaera emanen du Argentinan abiatu zen euskal kultur abenturari. Argentinatik gomita ukan du han filmatu "Transmisioa"dokumentala aurkeztera joateko. Elkarteko kideek gogotik baiezkoa eman dute. Uda huntan, berriz Argentinara airatuko dira.

Oraingoan, Argentinako

Orotarik | 2023ko Ekainaren 29a

Arrosako kabalkada eta Arrosako bestak

Ekainaren 17an egin den eta uztailaren 9an eginen den "Ehun urtez" deituriko Arrosako kabalkadak arrakasta handia ukan du. Proiektu horren lehen helburua, herriaren 100 urteak ospatzea zen, 1923an Ortzaizetik atera baitzen Arrosa, bere independentziaren lortzeko. Hortik dator "Ehun urtez" izena. Baina, beste helburu bat, herritarren biltzea izan zen haur, gazte edo zahar baita euskararen biziaraztea ere.Hala ere 17an, aro txarra ukan arren, dantzari, zirtzil, musikari eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016